Itzuli

Europar Batasunak laneko bide-segurtasunarekin lotutako arriskuen inguruko gida bat garatu du, web formatuan

VeSafe Europako Batzordeak web formatuan garatutako gida da, laneko bide-segurtasunarekin lotutako arriskuen ingurukoa. Gidaren ezaugarririk nabarmenena erabilerraza izatea da. Ibilgailuekin lotutako arriskuen inguruan interesa duten Europar Batasuneko sektore guztietako gidariei eta langileei nahiz segurtasunean adituak direnei dago zuzenduta gida.

Aukera hauek ematen ditu:

  • ibilgailu mota: furgoneta, autoa, kamioia, autobusa, bizikleta, etab.;
  • arriskua: entrega, karga, mantentzea, arrisku fisikoak, etab.;
  • lan-eremua: lanera era seguruan gidatzea, lantokia errepidean edo errepide batetik gertu egotea eta lantokira garraio segurua egotea.

Gidatzearen eta bide-segurtasunaren inguruko 82 jardunbide egoki egin dira, gai eta formatu ugarikoak. Oso bisualak dira, eta erabiltzen errazak, antzeko egitura baitute: zer da; nori zuzenduta dago; eta zer onura ditu.

VeSafe gida ingelesez dago, eta itzulpena Googlek garatutako itzultzaile automatikoaren bidez egiten da. Beraz, batzuetan, itzulpenen kalitatea ez da espero duguna.

Tresna berri horri esker, ibilgailuak gidatzearekin eta bide-zirkulazioarekin lotutako istripuen arazo larrian eragin nahi da.  Gogoan izan behar dugu, laneko istripuekin alderatuta, istripu guztien % 11 trafiko-istripuak direla. Horrez gain, zenbat eta larriagoa izan istripua, orduan eta handiagoa da haren eragina, eta heriotza eragiten duten laneko istripuen % 30 dira.

Lotutako berriak