euskadi 2030
Itzuli

Mutualiak Euskadi Agenda 2030 sarietan Bidean saria jaso du 

Sari hauek erakundeak aintzatetsi dituzte, Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) duten konpromisoagatik.   

Sari horien lehen edizioa izan da hau, eta Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz) egin da, otsailaren 24an, Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen zeremonia batean. 

Mutualiak Euskadi Agenda 2030 sarietan Bidean saria

Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako Zuzendaritzak bultzatu du sari hori, GJHak kudeaketan lehiakortasun iraunkorreko elementu gisa sartzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzeko

Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:  

  • Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat. 
  • Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.  

Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta  emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati.  Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.  

Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.  

Euskadi 2030 Agenda Sariaren mailak 

Autoebaluazio osoa online plataforman egiten duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aitorpena jaso ahal izango dute.   

Gainera, kanpo kontrastea jaso ostean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten erakunde guztiek, Bidean aintzatespena eskuratu ahal izango dute.  

Eta kanpo kontrastean maila jakin bat gainditzean, Aurreratua maila lortuko dute.  

Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko Markoa 

2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren alde egin nahi  duen edozein erakunde motari buruz hausnartzeko, diagnostikoa egiteko  eta hobetzeko tresna gisa eskaintzen da marko hori. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da. 

Helburua da erakunde baten kudeaketa-sistemak GJHekin duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko metodo bat eskaintzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik. Premisa honetatik abiatzen da: Agenda 2030en aldeko apustua ez da erakundearen jarduerarekin zerikusia duten ekintza puntualak eta zeharkakoak egitea, baizik eta hausnarketa egituratua behar da kudeaketaren eremu guztietatik. 

Mutualia eta jasangarritasuna 

lorena agirregabiria euskadi 2030

Sari hau jasangarritasunaren alde egindako lanaren eta GJHei egindako ekarpenaren aintzatespena da. Lorena Aguirregabiria Mutualiako Garapen Jasangarriko Batzordeko arduradunak jaso du saria Imanol Pradales lehendakariaren eskutik. 

Lotutako berriak