Azaroaren 22an JENDAURREAN.EUS erakundeen euskaraz komunikatzeko gidaren aurkezpen-ekitaldia izan zen, Donostiako Tabakaleran.
Proiektua 2015 urtean hasi zen. Izaera eta alor desberdinetako erakundeak bildu ziren, euskarazko komunikazioaren arloan esperientziak eta praktika onak elkarbanatzeko eta horrela Praktika komunitatea sortu zen; bertan egon dira, besteak beste, kultur eragile handiak, instituzio publikoak, unibertsitateak eta euskalgintzako erakundeak eta baita dozenaka entitate ere. Horien artean Mutualia esperientziak partekatuz, bisitak eginez eta lan egoitza gisa. Komunitatea ekinbidearen muina izan da.


Soziolinguistika Klusterrak gidatuta, bederatzi urte hauetan Jendaurrean Erabili dinamika egon da martxan, eta horren fruitua da gida. «Praktika komunitate bat» izan du ardatz ekimenak, eta esperientziak, zalantzak eta ikaskuntzak partekatzeko aukera eman du. «Hori aberasgarria izan da. Batzuetan kosta egiten da bestearen lekuan jartzea, baina beste batzuetan lortu egiten dugu, eta hori oso onuragarria da”, azaldu du Asier Basurtok, “Jendaurrean Erabili” egitasmoaren koordinatzaileak. Donostiako ekitaldian gida aurkeztu eta amaitutzat eman da proiektua.
Proiektuaren helburua, “jendaurreko komunikazioan euskararen erabilera erraztu, sustatu edo eraginkorrago egiteko nahia duten erakunde eta eragileei laguntzeko eta jardun hura errazteko bitarteko eta bideak erraztea eta antolatzea da”.
Proiektuaren sustatzaileak EHU/UPV eta Soziolinguistika Klusterra izan dira, ikerketa-talde bat sortu zuten Praktika komunitatea koordinatzeko eta elikatzeko ardurarekin.
Praktika Komunitateko kide izan dira: Adegi, AEK, Artez Euskara Zerbitzua, Athletic Club, Bai Euskarari, CAF, Festival Internacional de Cine de San Sebastián, Ayuntamiento de Donostia, EITB, ELA, Elhuyar, Emun, Universidad del País Vasco, Parlamento Vasco, Ayuntamiento de Getxo, Diputación Foral de Gipuzkoa, Guggenheim Bilbao Museoa, IMH, LAB, Mancomunidad de Malerreka, Corporación Mondragon, Mondragon Unibertsitatea, Mutualia, Real Sociedad y la Mancomunidad de Sakana.
Eta babesleak: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gida edozein erakunderentzat erabilgarri eta praktikoa bat izan nahi du, komunikazio publikoa hizkuntzak egoki kudeatzen egin nahi duenarentzat. Helburua da euskarari ahalik eta toki txukunena eta handiena ematea bai eremu digitalean, bai sare sozialetan, baita ere presentzialki ekitaldi, batzar, bilera zabal eta horrelakoetan, baita ere prentsarekin harremanean.
Gidan hiru eremu nagusi ageri dira: zer egin, non eta nola eragin eta azkenik, baliabide eta tresnak. Horietan gomendioak, gakoak, erreferentziak… horrelakoak biltzen dira. Ez du esaten gauzak nola egin behar diren nahitaez, eta are gutxiago, “horrela eginda beti ondo ateratzen dela”. Testuinguru eta behar desberdinetara egokitzeko aukerak eskaintzen ditu gidak, izan ere, ezaugarrietako bat malgutasuna da.
Gida ondorengo estekan aurkitu daiteke: https://jendaurrean.eus/
