Alarma egoerak eragin duen lan geldialdiaren ondoren, hasi da berriz, sektore guztietan, lan jarduna berraktibatzen. Laneko itzulera hau, besteak beste, Osasun Ministerioak ezarri dituen jarraibideekin batera dator.
Hartu beharreko neurriak aldatzen doaz, araudia eta deskonfinamendu maila aurreratu ahala, eta, horregatik, enpresa bakoitzak, kasuistikaren arabera, modu desberdinean eta aldakorrean abiarazi beharko ditu neurriak.
Mutualia egoera berri eta nahasgarri honen jakitun da, eta bi webinar antolatu ditu, zenbait sektoretako enpresek jarduerara itzultzeari buruzko beren esperientziak kontatzeko.
|