Denok dakigunez, gaur egun birus batek (Covid-19ak) sortutako arrisku biologiko berri batean murgilduta gaude, oso arriskutsua da, eta oso abiadura handia du hedatzeko. Horregatik, jarduerari berriro ekiten dioten enpresek eta beren lanpostuetara joaten diren langileek neurri batzuk hartu behar dituzte, hedapena prebenitzeko eta kutsatze-kasu berriak saihesteko.
Neurri horien artean, frogatu da, orain arte, distantzia soziala eta eskuen higiene egokia direla eraginkorrenak. Eta beharrezko neurri horiek eta lanpostuetan garrantzitsuak diren beste neurri batzuk praktikan jarri ahal izateko:
✔ Kutsatzeko arriskua ebaluatu behar da.
✔ Antolakuntzako zenbait erabaki hartu.
✔ Babes ekipoen beharra baloratu.
✔ Neurriei buruzko jarraibideak.
✔ Prestakuntza egokia eman, etab.
Hau da, ENPRESAREN KONTINGENTZIA PLANA egin behar da.
Kontingentzia Plan hau prestatzen eta abian jartzen laguntzeko, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzak aholkuak eta gomendioak dituzten TRESNA batzuk eman nahi ditu, plan horrek izan behar dituen neurriekin bat etorrita:
Kontsulta egin edo informazioa behar baduzu, hurrengo inprimakia bete edo helbide honetara idatzi prevencion@mutualia.eus
Atal honen barruan, urruneko lanetarako gomendioak eta jardunbide onak aurki ditzakegu.
Campus honek aukera ematen du hezkuntza jarduerak online egiteko, laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten hainbat gaitan. Lehentasunezko helburua da babestutako biztanleria laneko istripuak murrizteko beharraz sentsibilizatzea, arriskua ezagutuz eta kudeaketako sistemak hobetuz eta integratuz.
Gure online campusean, dibulgazioko jarduera berriak sartu dira:
Gure online campusean, dibulgazioko jarduera berriak sartu dira:
Laster, estres eskola berria jarriko dugu zuen eskura, webinar bidez. Hor, edukiak zabaldu dira, orain aurrean ditugun egoera berriekin estresak zer ondorio izan dezakeen jakiteko, bai harreman pertsonalen eta lanaren arloan, bai telelanaren arloan.
Zenbait bideo proposatzen ditugu, jardunbide egokiak zabaltzeko. Horietan ikusiko dugu zein garrantzitsua den jakitea eskuak ondo garbitzen, maskara bat behar bezala erabiltzen edo kutsatzeei aurrea hartzeko egin behar ez diren gauzak zeintzuk diren:
Eta telelanerako ariketa fisikoen errutinak. 10 minutu baino gutxiagoan, jarduera fisiko txiki bat egingo dugu egunero, jarduera sedentarioetan diharduten gorputza eta burua hobetzeko.
Esteka hauetan protokoloak eta jardunbide egokiak aurkituko dituzue, Covid-19ak eragindako kutsatzeei aurrea hartzeko, izen handiko erakundeek argitaratutakoak.
Lantokietako praktika egokien gida Covid-19aren aurrean.
Espainiako Industria Higienearen Elkarteak argitaratutako arnas babesari buruzko galderak eta erantzunak.
Zabaldu mesedez eduki hau interesgarria iruditzen bazaizu. Eskerrik asko.