Mutualian, konpromisoa dugu lan munduan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, askotariko exoeskeletoak erosi, eta enpresei uzten dizkiegu, gorputzeko atal desberdinetan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko; hartara, enpresek probatu egin ditzakete, horiekin trebatu, eta lan egiteko izan ditzaketen onurak egiaztatu.
Exoeskeletoak gailu mugikorrak dira, eta pertsona bati jartzen zaizkio, gorputzeko zenbait atal edo gunetako (ekipamendua zertarako diseinatu den) “tentsioa” deskargatzeko, eta, hala, gune horiek esfortzu fisiko txikiagoa jasaten dute.
Zenbait patologiaren prebalentzia dela-eta, exoeskeleto hauek aukeratu ditugu merkaturatzen direnen artetik (egin klik irudien gainean, informazio gehiagorako):
Exoeskeleto horiez gainera, laster eskuetarako exoeskeleto berri bat mailegatzen hasiko gara.



