Itzuli

FIER zerbitzua: RED ONLINE sistema berria

Mutualiatik, jakinarazi nahi dizuegu, 2021eko irailaren 20az geroztik, erabilgarri dagoela FIER zerbitzu berria, RED baimena duen edozein erabiltzailek deskargatu eta kontsultatzeko GSIN-Enpresak fitxategiaren (FIE) 2.0 bertsioa, RED Online sistemaren bidez eta Excel formatuan.

Fitxategia jaisten duen pertsona orok jakin ahal izango du aldi baterako ezintasunei, ezintasun iraunkorrei, erretiroari, adin txikikoen jaiotza eta zaintzari eta GSINren datu-baseetako gainerako prestazioei eta KKK horri lotutako langileek aitortuta dituztenei buruzko informazioa.

FIER zerbitzua FIE fitxategia SILTRA edo EDITRAN bidez deskargatzearen alternatiba bat da; hala, informazio horretarako sarbidea ematen zaie, bai RED Zuzena baimena duten erabiltzaileei, bai RED Likidazio Zuzeneko Sistema baimena dutenei.

Aplikazio berri honi esker, RED baimen bateko erabiltzaile nagusien informazioa kontsultatzeko aukera izateaz gainera, haren bigarren erabiltzaileen informazioa ere kontsulta daiteke, aurrez egun berean edo lehenago beste erabiltzaile batzuek deskargatu izana gorabehera. Halaber, FIER zerbitzuak aukera ematen du batera deskargatzeko gehienez ere 17 eguneko aldi bat, baldin eta kontsulta bakoitzeko ez badira 300 erregistro gainditzen.

FIERren Erabiltzaile Eskuliburua kontsulta dezakezue; www.seg-social.es webgunean ere ikus dezakezue, “Sistema Red/ INSS/ Manuales de usuario” atalean. Bertan, xehetasunez azaltzen da nola sartu zerbitzuan, bai eta aplikazioaren hasierako pantailako eremuak eta zer egin daitekeen ere.

Lotutako berriak