Itzuli

Finalistak Prevencionar 2018 Sarietan Mutualia Gaztea egitasmoari esker

Mutualia finalista izan da Prevencionar Sarien 2. edizioan, Komunikazioa LAP-en kategorian, hain zuzen, Mutualia Gaztea egitasmoari esker.

Joan den ostiralean, urriak 5, eman ziren ezagutzera sarituak, hots, segurtasuna, osasuna eta ongizatearen esparruan lan nabarmena egin duten profesional, erakunde nahiz enpresak.

Mutualia finalista gisa hautatu zuten Gaztea egitasmoari esker. Mutualiaren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako osasun zentroetan 11-13 urte bitarteko gazteen bisitak hartzen ditu proiektu honek. Helburua da lan arriskuen prebentzioan sentzibilizatzea eta lehen laguntzen praktikak erakustea. Gainera, osasun zerbitzuetan egiten dugun lana gertutasunez eta era errazean gizarteratzea du xede.

Jardunaldietan ikusentzunezko materiala erabiltzen da eta tailer praktikoak egiten dira, horrela gazteek Mutualiaren izaera, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen Mutua, ulertzeko aukera dute; norberaren eguneroko aktibitateak dituen arriskuak ikusarazi (eskolan, etxean edo aisialdian) eta ohikoenak diren lan eremuetan erabiltzen diren norbera babesteko ekipamenduen ezagutzak jasotzen dituzte.

Gainera, gure langileek Bihotz Biriketako Bizkortze praktikak irakasten dizkiete, arrisku egoeretan jarraibideak zeintzuk diren irakatsiz eta bizitzak salbatzeko duten paperaz kontzientziatuz.

Ondoren osasun zerbitzu ezberdinak bisitatzen dituzte Larrialdiak, Kontsultak, Ospitalizazioa eta Errehabilitazioa lekuko teknika eta ekipamenduak ezagutzeko. Azkenean, eskola egun bereziarengatik “Mutuakide” diploma eta oroigarria ematen zaie.

Gaur arte, 6 zentro ezberdinetako 17 bisitaldi izan ditugu eta guztira 409 gazte hartu ditugu. Ikasleek eta irakasleek egindako balorazioa oso positiboa izan da, baita heziketa ikuspuntutik ere. Gainera, esperientzia atsegina izan dela eta ikasitakoa erabligarria dela adierazi dute.

Lotutako berriak