
Gaur, irailak 8, Fisioterapiaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Honelako egun batez sortu zen Fisioterapiaren Mundu Konfederazioa (World Confederation for Physical Therapy – WCPT), 1951n.
Fisioterapiaren helburu nagusia pazienteen bizi-kalitatea hobetzea da, sustapenaren, prebentzioaren eta tratamenduaren bidez, eta horixe dugu Mutualian errehabilitazio zerbitzuen oinarri. Bertan, gure fisioterapeutek pazienteen segurtasunari ematen diote lehentasuna, baita haren kalitateari, ongizateari eta babesari ere.
2020an 85.487 fisioterapia-saio egin genituen gure laguntza-zentroetan eta Ercilla klinikan, Pakea klinikan eta Erabakimen Handiko Ospitalean. COVID-19aren ondoriozko pandemian, lan egiteko era egokitu eta tele-errehabilitazio zerbitzua sustatu dugu. Haren bitartez, gure fisioterapeutek aukera izan dute pazienteen tratamendurako beharrezkoak diren zerbitzuak ematen jarraitzeko, gertuko eta zuzeneko harremanaren bidez, eta ikuskapena eginez etengabe. Gure pazienteek positiboki baloratu dute hori; hala, oso lankidetza estua sortu da haien eta fisioterapeuten artean, eta konfiantzazko eta lasaitasunezko harremana izan da emaitza.
Gure fisioterapeuta-talde bikain eta kualifikatuari esker, eta gure zentro eta kliniketako azken belaunaldiko teknologiari esker, gure errehabilitazio zerbitzuek arreta seguru eta pertsonalizaturik onena ematen diete gure pazienteei; izan ere, haien baloraziorik onenetakoa jasotzen duen gure zerbitzuetako bat da.
