

Irailaren 25ean, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (GJH) onartu zireneko 6. urteurrena ospatzen da.
Munduko Itunaren Hamar Printzipioak Nazio Batuek giza eskubideen, lanaren eta ingurumenaren arloetan eta ustelkeriaren aurkako gaietan emandako ebazpenen ondorioa dira, eta adostasun unibertsala dago haien inguruan.
Mutualia 2009. urtetik dago ekimen horri atxikita, 10 printzipioak onartzen ditu eta konpromisoa hartu du barne-mailan ezartzeko, giza eskubideak eta lan-arauak errespetatuz, ingurumena zainduz eta gardentasunez jokatuz bere jardueran eta eragiketetan. Konpromiso horren ondorioz, memoria honetan aditzera eman behar ditugu urtero arlo horretan egindako aurrerapenak.
2020an, Garapen Jasangarriko Batzordeak, Mutualiarentzako garrantzitsuak eta funtsezkoak diren GJHak identifikatu ondoren, interes-talde guztien iritziaren arabera, lanean jarraitu du, Agenda 2030aren ildoan, agenda bat landuz, Gobernuak markatutakoari jarraikiz. Agenda horretan, helburu bakoitzeko identifikatu dira mutualitateak GJH bakoitzari ekarpen gisa egin dituen eta etorkizunean egingo dituen proiektuak, horrela Nazio Batuek ezarritako helburuetan finkatutako helburuak lortzeko.
Gure proiektuek eta eguneroko jarduerek GJHetan duten eragina pertsonei komunikatzeak jasangarritasunaren kontzeptua hurbilagoa eta errealagoa izatea ekartzen du,eta gure erakundean garapen jasangarria bermatzea lortzen da.
Mutualiaren estrategia guztia GJHekin lerrokatzeko, erakundearen hainbat ildo aztertu ziren:
- GJHekin lerrokatutako makroproiektuak eta proiektuak.
- GJHetan eragina duten eta abian dauden taldeak.
- Interes-taldeek identifikatutako alderdi materialak, eragiten dituzten GJHekin lotuta.
Plan estrategikoa abian jartzean, funtsezko zereginetako bat Mutualian lehentasuna zuten GJHak identifikatzea izan zen. Horretarako, kontuan hartu ziren, alde batetik, eragin handiena izan zezaketenak gure jarduera-motagatik, eta, bestetik, gure interes-taldeen beharrak eta eskaerak.
Mutualia atxikita dagoen borondatezko politikak ere kontuan hartu ziren
