

GJH 1 POBREZIA DESAGERTZEA
Mota guztietako pobrezia desagerraraztea gainerako helburuen oinarria da.
MUTUALIA ETA GJHak 1
Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutualitatea den aldetik, prestazio ekonomikoak egiten dituen erakundea da; horrenbestez, pertsonen diru-sarreretan eragina du, baita horiek oinarrizko beste elementu batzuk eskuratu ahal izateko baliabideetan ere. Era berean, pertsonak eta hornitzaileak kontratatzen ditu; beraz, beste interesdun batzuek diru-sarrerak eskuratzeko eta haiek pobreziaren gurpiletik irteteko prozesuan eragina du.
HELBURUA
Hazkunde ekonomiko jarraitu, inklusibo eta jasangarria sustatzea.
Erakundearen politika, estrategia eta planetan neurriak ezartzea eta Nazio Batuen Esparru Konbentzioarekin hartutako konpromisoa praktikan jartzea.
EKINTZAK
- 1.GKE eta elkarteentzako funtsak lortzeko kanpainetan parte hartzea eta halakoak sustatzea: azterketa oftalmologikoak, elkartasun-saskien zozketak, mugikorren eskaintzak “Mujeresen Marcha”-ren (Laguntza ekonomikoa eta boluntariotza).
- EHBk(Ezintasuna, Heriotza eta Bizirautea) eragindako familiei laguntzak ematea, Prestazio Berezien Batzordearen bidez.
- Berdintasun politikak sustatzea, soldata egokiak eta baldintza berdinetan bermatzeko pertsona guztiei.
- Tokiko ekonomia sustatzea.
- Gure zentroetako ingurumen-eragina murriztea.
ADIERAZLEAK
Dirua biltzeko edo/eta boluntariotza kanpainen bidez, pobreziaren eragina gutxitzen laguntzen duten proiektuen kopurua.
Prestazio Berezien Batzordeak urtean ematen dituen laguntzen kopurua.
G4-EC5 Sexuaren arabera hasierako soldata banakatuaren eta tokiko gutxieneko soldataren arteko erlazioa.
G4-EC8 Zeharkako eragin ekonomiko esanguratsuak eta horien irismena. Fakturatu diguten tokiko hornitzaile guztien (EAE) ehunekoa.
G4-SO2 Tokiko komunitateen gainean eragin negatiboak (errealak edo izan litezkeenak) dituzten jarduera zentroak.
Enplegu zentro bereziei edo birgizarteratze enpresei kontratatutako kopuruaren ehunekoa.

