

MUTUALIA ETA 5. GJH
GENERO BERDINTASUNA
HELBURUA
Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume guztiak ahalduntzea.
EKINTZAK
- Enplegu bete eta produktiboa lortu nahi dugu, bai eta gizon-emakume guztiei lan duina bermatu ere, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak barne.
- Egiten dugun pertsonen kudeaketa Great Place to Work sarirako hautagai izateari begira egokitu.
- Aniztasunaz, berdintasunaz eta kontziliazioaz egiten dugun kudeaketa sariketetara aurkeztuz indartu.
- Kudeaketa etikoan eta sozialean ez ezik, ingurumenaren eta aniztasunaren kudeaketan ere oinarrituta dagoen erantzukizun-politika landu.
- Adin Kudeaketarako proiektu bat garatu.
- V. Berdintasun Plana landu eta garatu.
ADIERAZLEAK
G4-EC1 Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa.
G4-EC5 Sexuaren arabera banakatutako hasierako soldataren eta tokian tokiko gutxieneko soldataren arteko erlazioa, eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetan.
G4-EC7 Azpiegituretan eta zerbitzu-motetan egindako inbertsioaren garapena eta haren eragina.
G4-LA1 Kontratazio-kopuru osoa eta horien tasa, eta langileen batez besteko txandakatzea, adin-tartearen, sexuaren eta eskualdearen arabera banakatuta.
G4-LA3 Amatasuneko edo aitatasuneko bajaren osteko lanera itzultzeko eta atxikitzeko mailak, sexuaren arabera banakatuta.
G4-LA4 Aldaketa operatiboen aurre-abisua emateko eta horiek hitzarmen kolektiboetan aukeran sartzeko gutxieneko epeak.
G4-LA9 Langile bakoitzaren trebakuntzarako urteko orduen batez bestekoa, sexuaren eta lan-kategoriaren arabera banakatuta.
G4-LA11 Egindako lanaren eta garapen profesionalaren ebaluazio erregularrak jasotzen dituzten langileen ehunekoa, sexuaren eta kategoria profesionalaren arabera.
G4-LA12 Gobernu-organoen osaera eta langileriaren banakapena, hurrengo adierazleen arabera: kategoria profesionala, sexua, adina, gutxiengo baten kidea izatea, eta aniztasunari buruzko beste adierazle batzuk.
G4-LA14 Laneko praktikei buruzko irizpideen arabera aztertutako hornitzaile berrien ehunekoa.
G4-LA15 Hornidura-kateko laneko praktiken benetako inpaktuak, direnak eta izan daitezkeenak, eta horiei dagokienez hartutako erabakiak.
G4-HR3 Bereizkeriazko kasu-kopurua eta horiek zuzentzeko hartutako erabakiak.
