Ostalaritzaren sektorean, lana areagotu egiten da udan, ordutegiak luzatu egiten dira, eta barruan eta kanpoan lan egiten da— eta kanpoan, batzuetan, tenperatura alderdi negatiboa izan daiteke—. Nekea hobeto jasaten eta egoera fisiko ona izaten lagundu diezazuketen iradokizun batzuk emango dizkizugu.
Langile guztiek hartu beharko lituzkete kontuan:
- Atseden egokia: Gauero behar adina lo egin, gorputza bere onera etor dadin. Lo egokia funtsezkoa da energia handia izateko eta errendimendu ona izateko.
- Elikadura egokia: Saiatu dieta osasungarri eta orekatua izaten. Jan elikagai nutrientetan aberatsak, hala nola frutak, barazkiak, gantz gutxiko proteinak eta osoko aleak. Saihestu janari lasterrak eta elikagai prozesatuak, ondorio txarrak izan baititzakete zure energia-mailan.
- Hidratatu: Egunean zehar behar adina ur edatea ezinbestekoa da jarduera-maila mantentzeko eta ez deshidratatzeko. Gomendagarria da ur-botila bat izatea beti eskura, lanaldian ondo hidratatzeko.
- Jarduera positiboa izatea eta arreta alderdi atseginetan jartzea. Garaipenak ospatzea.
Lanaldian mugimendu fisikoa egiten da, baina gomendagarria da lanalditik kanpo bestelako jarduera batzuk ere egitea: paseo bat izan daiteke, edo atsegina eta suspergarria egiten zaizun beste edozein jarduera. Horrekin, gorputza sendotzen eta energia-mailak areagotzen laguntzen diogu gorputzari.
Malgutasuna ez galtzeko eta lesioak saihesteko, luzaketak egin ditzakegu lanaldiaren hasieran, amaieran edo lanaldian zehar. Hau da, zure lanaldiko atsedenaldiak aprobetxatuz, etenaldi erregularrak egin ditzakezu erlaxatzeko eta energia berreskuratzeko. Luzaketak lagungarriak dira, halaber, tentsioan dauden muskuluak erlaxatzen laguntzeko eta neke-sentsazioa arintzeko. Nahikoa da etenaldi labur batekin; 2 ariketa egiten badituzu, energia-maila konstantea edukitzen lagunduko dizu.
Geldialdi aktibo batzuk emango ditugu jarduera hauetarako:
- Barrako zerbitzariak
- Jangelako zerbitzariak
- Sukaldeko langileak
Zure jarduerarako errutina oso bat nahi baduzu, zure arriskuak kontuan hartzen dituena, jarri harremanetan prebentzio-aholkularitzarekin.
