Laneko edozein indarkeria- eta/edo jazarpen-mota prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko prozedura.
Lan-eremuko genero-berdintasunak gai konplexua izaten jarraitzen du; bereziki, emakumeek dituzten arrisku espezifikoei dagokienez. Prebentzio-politikak egokitu egin behar dira, arrisku espezifiko horiei erantzuteko eta zuzentasuna lortzeko. Pertsona guztientzat lan-aukera berdinak ziurtatzeaz gain, funtsezkoa da erabakietan, pentsamoldeetan eta jokabideetan eragiten duten aurreiritziak ezabatzea.
Genero-ikuspegiak gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak hartzen ditu kontuan, bai biologikoak, bai rolei, lanei, soldatei, botereari, erantzukizunei eta itxaropenei dagozkienak, eta hori funtsezkoa da prebentzio-kulturan, laneko arriskuek eta patologiek eragin desberdina dutelako bi sexuetan. Horregatik, garrantzitsua da aztertzea nola eragiten duen generoak laneko segurtasunean eta osasunean.
Gaur egun, 50 langile edo gehiago dituzten enpresak behartuta daude berdintasun-plan bat edukitzera. Hala ere, 50 langile baino gutxiagoko enpresa asko daude Espainian berdintasun-plan bat izateko betebehar formalik ez izan arren langileen ezaugarri espezifikoak kontuan hartzen dituzten lan-arriskuak prebenitzeko politikak hartu beharko lituzketenak, haien osasuna, ongizatea eta segurtasuna ziurtatzeko lan-ingurunean.
Laneko Indarkeriaren Prozedura berria eskaintzen die enpresa horiei Mutualiak. Dokumentu horrek prozedura oso bat ezartzen du laneko indarkeria-mota guztiak prebenitzeko: fisikoa, psikologikoa, sexuala, sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena, LGTBI pertsonen aurkako indarkeria, eta arrazak, erlijioak edo ezaugarri fisikoek eragindako jazarpena, baita eremu digitalean ere.
Prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeak langile guztien osasuna eta segurtasuna hobetzen du, ezbehar-kopurua murrizten du, eta laneko gogobetetasuna eta produktibitatea handitzen ditu. Horrekin, batetik, lortuko dugu emakumeak babestea eta, bestetik, jokabide etiko eta adimenduna da hazi eta hobetu nahi duten erakunde guztientzat.

