Otsailaren 22an Soldata Berdintasunaren Eguna ospatzen da, soldata-arrakalari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaituen eguna. Zoritxarrez bertan ikusi daiteke emakumeek gizonek baino soldata txikiagoak jasotzen jarraitzen dutela balio bereko lana egiteagatik.
Euskadin, generoko soldata-arrakalak beheranzko joera izan du azken urteotan; Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen datu ofizialen arabera, arrakala sei puntu murriztu da hiru urtean, eta % 16,7koa izan da 2021ean. Azken urteotan hainbat ekimenekin ari gara lanean hura murrizteko, hala nola “Euskadin soldata-arrakala murrizteko estrategia eta ekintza-plan operatiboa” izeneko planarekin. Plan hori Emakundek ezarri zuen, Euskadi 2030erako soldata-arrakala txikiena duten Europako herrialdeen artean kokatzeko.
Emakumearen Institutuak hainbat baliabide eskaintzen ditu generoko soldata-arrakala murrizteko eta lan-ingurunean berdintasuna sustatzeko. Material horien artean daude:
1. Berdintasun-planetarako gida.
2. Prestakuntza-pilulak
3. Ordainsari-auditoretzetarako gida: Soldata-berdintasuna egiaztatzen laguntzen du, 902/2020 Errege Dekretuaren arabera.
4. Ordainsariak erregistratzeko tresna
5. Lanpostuak baloratzeko tresna
6. Berdintasun-neurrien kitak: Komunikaziorako eta bilera inklusiboetarako gidak barne hartzen dituzte.

Mutualiak bere Berdintasun Planean jasotzen du soldata-arrailaren kontrola eta ordainsarien berdintasuna, eta horrela jasotzen da baita ere Garapen Jasangarriko Planean, GJH 5, genero-berdintasuna, eta GJH 8, lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa bete ahal izateko.
