Ostalaritzaren sektorea euskal ekonomiaren funtsezko zutabeetako bat da. Bere ohiko jarduerarekin batera, mugimendu handiko garaiak heltzen dira, batik bat data jakinetan, jai egunak nahiz denboraldi berezietan, nola den, esaterako, hastear dagoen sagardoaren denboraldia. Mutualian ostalaritzako langileek laneko arriskuen prebentzioaren garrantziaz kontzientzia har dezaten nahi dugu, baita lehen laguntzak ezagutzearen beharraz ere, jatetxe, taberna edo hoteletan gerta litezkeen egoerei aurre egiteko.
Mutualiak argitaratuta, Prebentzioa eta lehen laguntzak ostalaritzan sektore honetan istripuak prebenitzeko oinarrizko gida da, eta jatetxe eta hoteletan gerta daitezkeen arrisku-egoerak biltzen ditu, esaterako, intoxikazioak, erredurak, elektrokuzioak, ebakiak, traumatismoak, itotzeak, konorte-galerak, istripu baskularrak, alergiak, eta abar. Horretaz guztiaz gain, langileen arrisku psikosozialak lantzen dira, bereziki, estresa.
Ostalaritzan lan egiten duten pertsonek ohikotzat hartuko dituzte bertan biltzen diren zenbait egoera, inondik ere, esaterako: zure jatetxeko sukaldari laguntzaileak laban batekin atzamarra moztu du eta hemorragia handia du. Zer egin dezakezu zuk osasun-zentro batera eraman ahal izan arte odoletan ez ibiltzeko? Lan egiten duzun hoteleko gelan bere emaztea zorabiatu dela eta konortea galdu duela jakinarazi digu bezero batek. Zer egin beharko duzu medikua etorri arte? Jatetxe batean adineko emakume bati haragi-hezur bat kontrako eztarritik joan zaio eta arnasa hartzeko zailtasunak ditu. Nola lagun dezakezu,mediku bat etorri arte, ez itotzeko?
Halako eta bestelako lan arrisku egoerak sahiesten ikasteko zure eskura jartzen dugu Mutualiaren Prebentzioa eta lehen laguntzak ostalaritzan esku-liburua.

