mutualia nuestra experiencia compartida
Itzuli

GureEsperientziaPartekatua (#LAPesperientziak): laneko arriskuen prebentzioaren arloko berrikuntza 

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko truke- eta lankidetza- espazio bat da GureEsperientziaPartekatua, eta haren helburua da LAPeko jardunbide egokiak zabaltzea, hots, legezko betebeharretatik harago, langileen osasuna eta segurtasuna hobetzeko jarduerak zabaltzea. Esperientzia praktikoak bilatzen ditugu, eraginkorrak, ikuspegi berritzailea dutenak, eta balio positiboak helarazten dituztenak. 

Besteak beste, Mutualia Sarietara aurkeztutako proiektuak daude espazio horretan, bai LAPeko Berrikuntzakoak eta bai Enpresako Aniztasuna kategoriakoak. 

Hona hemen aurreko Mutualia Sarietan LAPeko BERRIKUNTZA kategorian aurkeztu diren proiektuetatik ateratako jardunbide egoki batzuk:  

Espazio hau osatu eta zuen jardunbide egokiak gainerako enpresei helarazi nahi badizkiezue, oraindik ere baduzue aukera X. MUTUALIA SARIETARA  aurkezteko 

MUTUALIAk MUTUALIA SARIAK antolatzen ditu, CONFEBASKekin, ADEGIrekin,CEBEKekin, SEArekin eta OSALANekin batera. Sari horien helburua da aintzatestea, ezagutaraztea eta sustatzea laneko arriskuen prebentzioaren arloan ikerketako, garapen teknologikoko edo berrikuntzako proiektu bat garatu duten eta Mutualiako bazkide diren enpresak eta langile autonomoak edo enpresetan dibertsitatea kudeatzeko egindako ahalegina eta jardunbide egokiak. 

Animatu eta aurkeztu zure proiektua LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARLOKO BERRIKUNTZAREN SARIRAKO. Enpresetako eta inguruneko pertsonen antolakuntza, lan-baldintzak eta ongizatea hobetzen laguntzeko balio duten proiektuak aurkeztu daitezke, hau da, edozein esku-hartze prebentibo, produktu, sistema, tresna, irakaskuntza-material, soluzio teknologiko, kudeaketa-metodologia edo edozein jarduera berritzaile garatzen duten proiektuak.   

Aurkeztuko diren enpresek 2025eko otsailaren 15a baino lehen bidali beharko dituzte proiektuak. 

Proiektuaren FORMULARIOA 

Mutualia Sarietan finalista diren enpresa eta/edo langile autonomoek Mutualia Sarien banaketa-ekitaldian aurkeztuko dituzte jendaurrean beren proiektuak, 2025eko martxoaren 25ean, Mutualiak 125 urte betetzen dituen egunean. Ekitaldi horretan, proiektuak baloratuko dira, proiektu irabazleak aukeratuko dira eta sariak banatuko dira. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetanMutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin.  

Lotutako berriak