Mutualiak bat egin du hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa lortzeko konpromisoarekin, Garapen Jasangarrirako 4. Helburuarekin bat etorriz
Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Mutualiak hezkuntzaren garrantzia nabarmendu nahi du, baita lan-ingurunean ere. Behar diren gaitasunak lortzen laguntzen du hezkuntzak, alderdi pertsonalari eta lanekoari dagokienez. Hala, hezkuntza inklusibo eta ekitatiboarekin, desberdinkeria murriztu, eta aukera-berdintasuna bultzatzen da. Hezkuntzak, halaber, jendea ahalduntzen du, bizimodu osasuntsua eta jasangarria izan dezaten.
Mutualiak hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bultzatzen du, eta ikaskuntza sustatzen du, “Kalitatezko hezkuntza” Garapen Jasangarrirako 4. Helburuan jasotzen denari jarraikiz.
Mutualiak Garapen Jasangarrirako 4. Helburua lortzen laguntzen du, 4.4 xedeak (enplegua, lan duina eta ekintzailetza eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak dituzten gazteen eta helduen kopurua nabarmen handitzea) eta 4.a xedea (ikaskuntza-ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak eraikitzea eta egokitzea, bizitza osoko ikaskuntza-inguruneak kontuan hartuta) lortzeko martxan dituen proiektuen bidez.
- Aliantzak egin ditu unibertsitate eta lanbide-heziketako zentro batzuekin, ikasleek praktikak egin ditzaten erakundean.
- Gaztea proiektua. Lehen sorospenei buruzko prestakuntza DBHko ikasleentzat.
- Prebentzio-gela. Mintegiak, jardunaldiak, sentsibilizazio-hitzaldiak, campus birtuala…
- MutualiaOn! programa. Enpresa osasungarriaren eredua, lanean osasuna sustatzeko.
- Barneko etengabeko prestakuntza-plana. Laneko ingurunean langileen gaitasunak hobetzeko trebakuntza espezifikoak eta beste gai batzuei buruzko trebakuntza orokorrak: arrisku penalen prebentzioa, gardentasuna, berdintasuna, dibertsitatea, jasangarritasuna, enpresa osasungarria…
- Boluntalia proiektua. Zenbait GKE eta erakunderekiko lankidetza, kalitatezko hezkuntza sustatzen duten eta mota guztietako tratu txarrak amaitzea bultzatzen duten proiektuak garatzeko.
- Educator proiektua. Helburua da osasuneko eta higiene- eta osasun-arloko ezagutzak zabaltzea enpresei eta haietako langileei, jakin dezaten nola jokatu lan-istripu bat gertatzen bada, eta pazienteei eta haien zaintzaileei, beren osasun-prozesuan modu aktiboan parte hartzera bultzatzeko.
