
Onura fisiko eta psikologikoak
Hipika oso sartuta dago gure artean, eta Euskal Federazioak lehiaketa asko, eta, batez ere, garrantzitsuak antolatzen ditu. Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren hileko atal honetatik, oso erakargarria den eta goraka doan modalitate baten abantailak helarazi nahi ditugu. Izan ere, zaldi baten bizkarrera igotzea eta ibilaldi batez gozatzea dibertsioa, hobetzea eta laguntza ere eskaintzen duen jarduera bat da, eta, nola ez, sasoian egotea. Zaldiketa onura fisiko asko dakartzan kirol bat da. Kirol honek beste diziplina batzuen aurrean duen ezaugarri bereizle bat zaldiarekin dagoen interakzioa da. Gainera, zaldiketak praktikatzen duten zaldizkoen gorputzean onura asko dakartza, oreka bertikala eta horizontala hobetzea ahalbidetzen baitu. Enborrak zutik dirau, eta horrek jarrera kontrolatzen eta zuzentzen laguntzen du. Muskulu-tonua ere erregulatzen du, eta, gainera, zaldiak gizakiak baino tenperatura handiagoa izateak odol-zirkulazioari laguntzen dio. Zaldiketan aritzeak muskulu uzkurtuak gutxitzen ditu; gainera, zaldiaren erritmo-aldaketen aurrean adi egon behar izaten denez, mugimenduen koordinazioa, erreflexuak eta mugimenduen plangintza hobetzen dira. Nahiz eta pertsona batzuentzat hipika ez den ahalegin fisiko handia, oso kirol osatua da; muskulatura garatzea ahalbidetzen du, batez ere zangoak eta ipurmasailak, baita bizkarra eta abdominalak ere. Gainera oreka eta orientatzeko sena hobetzen laguntzen du. Onura fisiko horiekin batera, zaldiketa garrantzitsua da haurraren sozializazioan, bereganako konfiantza eta segurtasuna bultzatzen baititu, eta kontzentrazio- eta diziplina-ahalmena hobetu. Gainera, haurrek eguneroko funtsezko balio eta jarrera asko bere egin ditzaten lortzen du, eta horrek hobeak egingo ditu eguneroko oztopoen aurrean. Hemen, erantzukizunaz, lidergoaz, animaliekiko errespetuaz hitz egiten da, eta naturaz, berdintasunaz, lankidetzaz, zuzentasunaz, konstantziaz, diziplinaz, autokontrolaz, adiskidetasunaz eta ahaleginaz. Kirolarekin, jendetasunarekin eta eguneroko ohitura onekin beren akatsak kudeatzen ikasten dutenean, txikienak egunero pixka bat hobeak izan daitezen lortzen da. Zaldiz ibiltzea jarduera ezin hobea da haurrentzat, zaldiek eta beraiek elkarren arteko harreman berezia baitute. Hala, animalia horiek ezagutzen, zaintzen eta errespetatzen ikasten dute. Eta, batez ere, kirol osasuntsu eta, aldi berean, dibertigarri batez gozatzen dute. Zaldiketak hainbat diziplina du: jauzia, heziera klasikoa, lehiaketa osoa, raid… Lerro hauetatik nabarmendu nahi dugu zaldiketaren alderdi positiboak fisikotik haratago doazela, zaldiarekin kontaktuan egotean, konfiantzari, emozioen autokontrolari laguntzen baitzaio eta autoestimua hobetzen baita. Kontzentrazioan, arretarako gaitasunean ere eragiten du, baita oroimenean ere. Animalia gure kontrolpean egoteak arretarako gaitasuna hobetzen laguntzen du, eta errespetua, erantzukizuna eta antzeko sentimenduak proiektatzen ditu. Zaldiz ibiltzeak espazioan eta denboran kokatzen laguntzen du. Horrek guztiagatik hipika kirol oso eta ezin hobea da guztiontzat.
Euskal Hipika Federazioaren lizentzia edo kirol-txartela eskatzean, zaldizkoek hainbat abantaila lortzen dute, kirol-aseguruaz eta lehiaketa ofizialetan parte hartzeko aukeraz gain (federazioaren lehiakide-lizentziaren kasuan). Hona hemen abantailetako batzuk: doako sarbidea ikastaro eta klinik-etara, aseguruak, informazioa eta Euskal Hipika Federazioak hainbat enpresarekin edo komertziorekin egindako hainbat akordio; horietan, lizentzia edo kirol-txartela aurkeztuta beherapen handiak lor daitezke. (www.fvh.org).
