Mutualiak, Adegi, Cebek eta Sea-rekin elkarlanean eta INSHT eta OSALAN-en lankidetzarekin, zuzeneko hiru jardunaldi antolatu ditu nork bere Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzeak dituen abantailak eta mugak azaltzeko.
Jardunaldiak EAEko hiru hiriburuetan gauzatuko dira eta 25 langile baino gutxiago dituzten eta, beren jardueraren eta barne-antolakuntzaren arabera, beren prebentzio-jarduera kudeatzeko aukera aintzat hartzen duten mutualitate-enpresa guztiei zuzenduta egongo dira.
Jardunaldien datak eta tokiak:
- Maiatzaren 17an Donostian: Pakea klinika (Arriola pasealekua, 26; Ibaeta auzoa), Txindoki aretoa
- Maiatzaren 18an Gasteizen: Vithas San José ospitalea (Beato Tomás de Zumárraga kalea, 10), ekitaldi-aretoa
- Maiatzaren 19an Bilbon: Yimby aretoa (Ercilla kalea, 24 – 1.)
Jardunaldian, OSALAN-ek autokudeaketa horren lege-esparrua eta bere mugak azalduko ditu. Bestalde, INSHT-ek prevención10.es zerbitzua aurkeztuko du, prebentzio-jarduera kudeatzeko eta kontrolatzeko lanabesa. Lanabes hori etengabe garatzen ari da eta azken urteetan garrantzi handiko berrikuntzak izan ditu, 25 langilerainoko enpresetako prebentzioaren autokudeaketaren mesederako.
Jardunaldian, era berea, bere prebentzio-jarduera kudeatzeko prevención10 lanabesa erabili duen enpresa baten esperientzia praktikoari helduko zaio. Azkenik, Mutualiatik eskaintzen dugun laguntza- eta euskarri-lana azalduko da, oro har enpresa txikien prebentziorako sailari eta zehatzago prevencion10 lanabesari dagokienez.
Aukera hau aztertu nahi duten enpresa guztiak jardunaldietan izena ematera animatzen ditugu.