Azaroaren 20tik 28ra bitartean, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea egingo da, EWWR (European Week for Waste Reduction) erakundearen Zuzendaritza Batzordearen bultzadarekin, baliabide jasangarriei eta hondakinen kudeaketari buruzko sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko eta ezartzeko.
Klima-aldaketa nazioarteko interesgunea da. Hilabete honetan elkartu dira Glasgowen, COP26, klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian, 200 herrialdetako agintariak, berotze globala 1,5 gradutara mugatzea bezalako puntu garrantzitsuak jorratzeko. Etorkizuneko belaunaldien biziraupenak estatuen eta sektoreen ahalegin komuna eskatzen du, bizitza jasaezina egiten duten joerak aldatzen saiatzeko.
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin bat egin du Mutualiak, kudeaketan jasangarritasuna sartu duen erakundea baita, eta astean zehar langileak hiru ariketa hauen garrantziaz kontzientziatzeko ekintzak egingo ditu: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
