hondakinak prebenitzeko europako astea 2025
Itzuli

Konektatu balioa, deskonektatu hondakina! 

Azaroaren 22tik 30era izango da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea, Europako Batzordearen ekimena, hondakinak modu jasangarrian kudeatzearen garrantziari eta hondakin gutxiago sortzeari buruzko kontzientzia handitzea xede duena. 

Aurtengo edizioan, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) izango dira arretagunea, Europan gehien hazi den fluxuetako bat. Askotariko gailuak barne hartzen ditu; telefono mugikorrak, ordenagailuak, etxetresna elektrikoak, telebistak, hozkailuak, gailu medikoak, instalazio fotovoltaikoetakoak, etab. 

 

Zergatik da hain garrantzitsua horien kudeaketa? 

 

Material baliotsuen nahasketa konplexuak izaten dituztelako, eta horietako zenbait arriskutsuak gerta daitezkeelako, ez badira egoki tratatzen, eta ingurumenean eta osasunean arazo larriak eragin ditzaketelako. Beraz, horien bilketa, tratamendua eta birziklatzea hobetzeak baliabideen efizientzia handitzen du, eta ekonomia zirkularrari zuzenean egiten dio onura, baita EBko funtsezko lehengaien horniduraren segurtasunari ere. 

 

  • 2022. urtean,62 milioi tona TEEH sortu ziren munduan.
  • EAEn: 60.587 tona TEE merkaturatu ziren, eta 15.239 tona TEEH bildu (6,97 kg biztanleko).
  • EAEn guztira bildutakoaren% 82,1balorizatu egin zen, eta % 76,8a birziklatu edo berrerabili. 

 

Mutualiaren ekarpena: konpromisoa ekonomia zirkularrarekin 

Mutualian, lan egiteko moduan Ekonomia Zirkularraren printzipioak txertatu ditugu, estrategia honen alde egiten baitugu apustu: murriztu, berrerabili, konpondu, baztertu eta birziklatu, materialen eta produktuen bizitza baliagarria luzatzeko eta inpaktu positiboa eragiteko. 

Nola egiten dugu? 

  • Hondakin-sorrera ahal beste murrizten dugu. 
  • Produktu bat bere bizitzaren amaierara iristen denean, materialak ekonomiaren barruan mantentzen dira, ahal den guztietan, birziklatzeari esker. 
  • Bigarren bizitza izan dezaketen materialak emateko prozedura bat dugu abian. 

 

Zertarako? 

  • Ingurumena babesteko.
  • Lehengaiekiko mendekotasuna murrizteko.
  • Berrikuntza, lehiakortasuna eta enplegu-sorrera bultzatzeko.
  • Produktu jasangarriagoak diseinatzea ahalbidetzen duelako.

Konpromiso hau 9., 12. eta 13. GJHekin bat dator  —berrikuntza, ekoizpen arduratsu eta klimaren aldeko ekintzari buruzkoak dira—. 

 

Hondakinak Prebenitzeko Europako Aste honetan, gure konpromisoa berresten dugu: balioa konektatzen jarraitzea hondakinak deskonektatu ahala. 

 

Lotutako berriak