Itzuli

HURRENGO WEBINARRAK

Mutualian, programazio espezializatua prestatzen dugu, gai eta ezaugarri askotarikoa; hala, modu azkar eta malguan erantzun diezaiekegu askotariko kolektiboen prestakuntzako beharrizanei. Horregatik, jarduera hauek prestatu ditugu: 

  • Azaroko webinarra: ISO 45.001: 2018, Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak ezartzearen onurak  

(Azaroaren 18an, 09:30etik 11:30era) 

Mutualiak ISO 45001 ziurtagiriari buruzko jardunaldi bat antolatu du. 2018ko martxoaren 12an argitaratu zen ziurtagiri hori, eta OHSAS 18001:2007 estandarraren ordezkoa da. 

Gai hauek hartuko dira hizpide: OHSAS 18001ekiko dituen alde nagusiak, ISO arauak dituen abantailak, eta OHSAS ziurtagiri bat duen enpresa batek zer epe daukan ISO 45001 araura migratzeko. International Accreditation Forumek 2021a ezarri du OHSAS 18001:2007 Arautik ISO 45001:2018 Araura igarotzeko muga urte gisa. 

Ana Huerta Ortuoste andreak emango du saioa; AENORen Kalitate, Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko auditore burua da. 

Parte hartzekoa bazara, mesedez, EMAN IZENA HEMEN  

  • PREBENTZIOA, ABSENTZIEN KUDEAKETA ETA COVID-19A 

Lanpostuetako absentzien kudeaketa konpondu gabeko alderdietako bat da oraindik ere gure inguruko enpresa askotan. COVID-19ak osasun-, ekonomia- eta gizarte-krisia eragin du, gaur egungo eta etorkizuneko ondorio ezezagunekin batera. Pandemia honek are gehiago bistaratu ditu arlo horretan dauden gabeziak. Egoera zail honetan, jakitun gara zein erronka konplexuari egin behar dioten aurre enpresek. 

 

Jardunaldi honetan, hizpide izango ditugu galdutako lanegun kopurua murrizteko dinamikak eta gure Absentziak Kudeatzeko Gidak eskaintzen dizkigun tresnak. 

 

Prebentzioa, absentzien kudeaketa eta COVID-19a” jardunaldi teknikoan hauek hartuko dute parte: Juanma Legorburu jauna, Mutualiaren Loturako zuzendari medikoa, eta Sergi Riau jauna, Solutia GHSren bazkide zuzendaria. 

Saioa webinar formatuan egingo da, azaroaren 25ean (asteazkena), 09:30etik 11:00etara. Izen-ematea doakoa da, eta enpresetan absentziak kudeatzeko eskumena duten profesionalei zuzenduta dago, baldin eta enpresak Mutualiara atxikita badaude. 

  • Prevencion10 aplikazioa 

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, Mutualiaren Prebentzio Aholkularitzak informazio-jardunaldi bat eskainiko du “Prevención10.es” aplikazioaren erabilerari buruz. Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak sortutako tresna bat da, eta 25 langile baino gutxiago dituzten enpresei prebentzioa kudeatzen laguntzeko balio du, prebentzio plana garatzeko.  

Saioan, prebentzioa autokudeatzeko tresna aurkeztuko da, erabiltzaileek jakin dezaten zer eduki dagoen bertan, bai eta nola sartu aplikaziora eta hura nola erabili ere; hartara, enpresariari/langile autonomoari errazago izango zaio bere baliabide propioekin enpresako laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea.  

Jardunaldia webinar formatuan izango da, abenduaren 10ean (osteguna), 10:00etatik 11:00etara. Mutualiari atxikitako 25 langilera arteko enpresei eta langile autonomoei zuzenduta dago saioa. 

Izen-ematea doakoa da, guztiz. Saio honetara konektatzeko interesa baduzu, jar zaitez Mutualiaren Prebentzio Aholkularitzarekin harremanetan, helbide honen bidez: prevencion@mutualia.eus 

Lotutako berriak