ictus
Itzuli

Iktusaren kontrako prebentzioa  

Iktusa inpaktu sozial handia daukan gaixotasuna da, eta urriaren 29a Iktusaren Mundu Eguna da. Freno al Ictus Fundazioak honako datu hauek eman ditu: 

  • 120.000 kasu erregistratzen dira urtero.
  • Lehen heriotza-kausa da emakumeen artean eta bigarrena orokorrean.
  • Lau pertsonatik batek iktus bat izango du bere bizitzan.
  • Desgaitasun hartuaren lehen kausa da helduetan.
  • Aurreikusten denez, 2035erako, % 35 areagotuko dira iktus-kasuak.

 

Zifra horiek gorabehera, berri ona da iktusa prebeni eta trata daitekeela. Freno al Ictus fundazioak nabarmentzen duenez, iktus-kasuen % 90 saihets daitezke bizi-ohitura osasungarriak hartuta. 

Prebentzioa eta MutualiaOn! eredua 

Mutualiak prebentzio-kultura eta bizi-estilo osasungarria sustatzen ditu. Osasuna zaintzeko gure metodologiaren bidez, hots, MutualiaOn! ereduaren bidez , tresnak eta aholkularitza eskaintzen dizkiegu langileei eta enpresei.  

Iktusa prebenitzeko, arrisku-faktore nagusien kontrako neurri aktiboak hartu behar dira. Hona arrisku-faktore nagusiak: diabetesa; presio arteriala; kolesterola; sedentarismoa; tabakoa, alkohola eta drogak kontsumitzea; estresa eta osasun emozionala. 

Bizi-estilo osasungarria izateko, hauek egin behar ditugu: 

  • Dieta osasungarri eta orekatua izan.
  • Tabakoa eta drogak utzi eta alkohol gutxiago kontsumitu.
  • Osasun emozionala zaindu eta estresa saihestu.
  • Jarduera fisikoa egin eta sedentarismoari aurre egin.

 

Ariketa fisikoa: «polipilula» 

«Ariketa sendagaia da» kontzeptuaren arabera, ariketa fisikoa tresna terapeutiko efikaza da. Ebidentzia zientifikoak frogatu duenez, ariketak onura egiaztatuak ditu 26 gaixotasun kronikotan eta, iktusaren kasu zehatzean, ariketa egiteak heriotza-tasa murrizten eta depresio-, antsietate- eta estres-sintometan eragiten du. 

Jarduera fisikoa progresiboa eta jarraitua bada, onura gehiago izango ditugu. Mutualiak gutxieneko dosi efektiboa gomendatzen du; hots, «150+2 ariketa-errezeta». 

  1. Ariketa aerobiko moderatua egitea astean 150 minutuz (ibiltzea, bizikletan ibiltzea, eta abar).
  2. Indar-entrenamendua egitea bi egunetan: Zortzi eta hamar ariketa arteko bizpahiru saio egitea astean, muskulu-talde handiak ardatz hartuta.

 

Azkar jardun  

Halako bat-bateko sintomarik ikusiz gero: 

  • Aurpegiko paralisia
  • Indarra galtzea gorputz-adarraren batean (hanketan, besoetan edo bietan)
  • Hitz egiteko arazoak
  • Bat-bateko buruko min handia
  • Bat-bateko ikusmen-nahasmendua

 

DEITU berehala 112 zenbakira 

Lotutako berriak