Laneko estres faktoreen ebaluazioa

MUTUALIA IMPRES europar proiektuan (Improving management competences on Excellence based Stress avoidance and working towards Sustainable organisational development in Europe) ari da parte hartzen. Europar Batasunaren proiektua da, eta helburu ditu, batetik, laneko estresarekin zerikusia duten faktoreak, bai banakakoak bai antolamenduari dagozkionak, identifikatu eta ebaluatu ahal izateko tresna berritzaile multzo bat garatzea eta baliozkotzea, eta, bestetik, profesionalak trebatzea lanarekin zerikusia duten estres gaietan.
Ekimen hau hainbat lekutako erakundeen europar partzuergo bat ari da aurrera eramaten: Bilboko GAIA da proiektuaren buru, Letoniako Riga East University Hospital eta Biedriba Eurofortis, IBK Managemen Solutions, Alemaniako International Industrial Consult eta Municheko Ludwig-Maximilians Unibertsitatea, Irlandako Waterfordeko Merkataritza Ganbera, Bartzelonako Unibertsitatea eta MUTUALIA.

Alderdi zientifikoa/teknikoa unibertsitateek garatu eta balioztatu dute; eta Mutualiak eta gainerako erakundeek, berriz, azken erabiltzailearen ikuspegitik parte hartu dute, bai eta garapen faseetako tresnen testatzaile gisa ere.
2017. urtearen amaieran jarri zen abian proiektua, eta, 3 urteren ondoren, amaierara iristen ari da.
Denbora horretan, laneko estres faktoreak ebaluatzeko tresnak prestatu eta baliozkotu dira, bai norbanakoari bai erakundeari dagozkionak. Beste tresna batzuekin alderatuta, banakako arriskua baloratzeko tresnak (autoebaluazioa) emaitzei buruzko txosten pertsonal bat sortzen du, pertsonak berak ekin diezaion estresa sortzen duten egoerei aurre egiteko prozesu pertsonalari. Prestakuntzaren edukiak ere hainbat mailatan garatu dira.
Antolamendu mailako tresnak aukera ematen du estresa eragiten duten faktoreak zein arriskua murrizten laguntzen duten baliabide erabilgarriak ezagutzeko, bai eta beharrezko ekintza planak finkatzeko ere, parte-hartzaileek egindako iradokizunak eta ekarpenak kontuan hartuta.
Proiektuaren azken fase honetan, kanpoko proba pilotuak egin dira ebaluazio prozesu osoa egin duten enpresetan, proiektua amaitutzat eman aurretik aldatu edo hobetu beharreko tresnaren alderdiak ezagutu ahal izateko.
Mutualiak eskerrak eman nahi dizkie bere enpresa elkartuei, tresna probatzeko emandako laguntzagatik: XXX, RRR, YYY, HHH. Haien laguntzarik gabe, ezinezkoa zatekeen proiektua aurrera eramatea.
Gutxi falta da proiektua eta garatutako tresnak bukatutzat emateko. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.
