Itzuli

Ingurumenaren Mundu Eguna

Ingurumenaren Mundu Eguna ekainaren 5ean ospatzen da; Nazio Batuek egun hori izendatu zuten ingurumen ekintza sustatzeko, pertsona eta erakunde oro garapen jasangarriaren eragile aktibo bihur gaitezen eta ingurumena zain dezagun.

2020. urtean, gaia biodibertsitatea da, eta, Nazio Batuek gogorarazten diguten bezala, “orain gutxiko gertakariek, hala nola Brasilen, Kalifornian eta Australian aurrekaririk gabe izan diren baso-suteek, Afrikako Adarrean izan den oti-inbasioak eta, orain, COVID-19aren pandemiak erakusten dute lotura korapilatsua dagoela gizakion eta inguruko bizitza-sareen artean. Natura mezua bidaltzen ari zaigu.”

Egun hau ohartarazpena da gure kontsumo-ohiturei buruz hausnar dezagun, eredu ekologikoagoak eta ekoizpen jasangarriagoak susta ditzagun, gure Lurra zain dezagun eta etorkizuneko belaunaldiek etorkizun berdeagoa jaso dezaten oinordetzan.

Mutualian hainbat urtez egon gara lanean xede hori lortzeko, bost printzipio hauetatik abiatuta ekintzak planifikatzen, diseinatzen eta gauzatzen:

  1. Gure ingurunean eragin handia duten materialak MAIZTASUN TXIKIAGOAREKIN erosi eta erabiltzea.
  2. Ingurumen irizpideekin EROSTEA, erosteko beharra aztertuta.
  3. Sortutako hondakin guztiak KUDEATZEA.
  4. BERRERABILTZEA, “baztertuko” ditugun baliabideek inguruko guneen eta pertsonen eskura jarrita.
  5. SENTSIBILIZATZEA, hala Mutualian nola etxean egin ditzakegun ekintza eta ekimenekin.

NBEren aurtengo lema “Naturaren alde” da, eta munduko pertsona guztiei gonbita egiten digu “irtenbidearen parte” izateko.

Eta zuk? “Irtenbidearen parte” izan nahi duzu?

Lotutako berriak