Mundu guztian ospatzen da Ingurumenaren Mundu Eguna, eta “Gure lurrak, gure etorkizuna” da aurtengo leloa. Nazio Batuen Erakundeak dioenez, helburua gai hauei buruz kontzientziatzea da: ekosistemek dituzten arriskuak, lurzoruaren degradazioa, basamortuak eta lehorteak.
NBEk gogorarazi digu denbora amaitzen ari dela eta natura larrialdi-egoeran dagoela. Mende honetan berotze globala 1,5 °C-ren azpitik mantentzeko, berotegi-efektuko gasen urteko emisioak erdira jaitsi behar dira.
Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiak (KLIMA 2050) helburu hau ezarri du: 2030erako emisioak % 40 murriztea.
Mutualia eta karbono-aztarna
Karbono-aztarna neurtzea funtsezkoa da Mutualiaren jardueren eta eguneroko bizitzan guztiok sorrarazten ditugun emisioen ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko diguten ekintzak identifikatzeko eta planifikatzeko.
Mutualiako lantalde batzuk modu koordinatuan ari dira lanean, irismen hauetako bakoitzaren inpaktua minimizatzen lagunduko duten hobekuntzak identifikatzeko eta proposatzeko:

- 1 irismena: Gure jardueran sortzen diren guztiak
- 2 irismena: Berotegi-efektuko gasen emisioen iturri handienetako bat dira mundu mailan
- 3 irismena: Enpresa aitortzaile baten balio-katean sortzen diren zeharkako emisio guztiak barne hartzen ditu
Guztiok lagundu dezakegu KLIMA 2050en ezarritako helburua betetzen
