Interes orokorreko xedapenak, 2016ko maiatzaren 23tik 28ra bitarteko aldizkari eta buletinetan (BOE, EHAA, BAO, AAO, GAO eta EBAO) argitaratutakoak.
I.- SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOAK:
II.- XEDAPEN ARAUEMAILEAK:
BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala):
INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA
· Igogailuak.- 203/2016 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, igogailuak eta horientzako segurtasun-osagaiak merkaturatzeko funtsezko segurtasun-baldintzak ezartzen dituena.- 4953. xedapena – 50 or.
BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIA
- Karrera judiziala.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren 2016ko maiatzaren 12ko Erabakia, irakaskuntzarako bateragarritasuna eskatzeko eredu normalizatua aldatzen duena. 5025. xedapena – 6 or.
OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA
Odol-ematea.- Maiatzaren 24ko SSI/795/2016 Agindua, irailaren 16ko 1088/2005 Errege Dekretuaren II. Eranskina aldatzen duena. Errege Dekretu horren bidez arautzen dira odola emateko gutxieneko baldintzak eta baldintza teknikoak, bai eta odol-transfusioak egiten dituzten zentro eta zerbitzuak ere.- 5050 xedapena – 2 or.
EHAA (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria):
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA. OSASUN SAILA
- 76/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzen dituena. 2181. xedapena – 10 or.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA-POLITIKA ETA KULTURA SAILA
· 2016ko maiatzaren 6ko AGINDUA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuarena, fondo publikoen bidez hornitzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-maila baino beheragoko ikastetxeetan ikasturte bakoitzean egutegia prestatu beharrari buruzko oinarrizko arauak finkatzeko agindua bigarrenez aldatzen duena. 2209. xedapena – 2 or.
OSASUN SAILA
- Maiatzaren 17ko 78/2016 DEKRETUA, Euskadin kokatuta dauden osasun zentro eta zerbitzuetan arreta jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa.- 2210. xedapena – 10 or.
- 2016ko maiatzaren 10eko AGINDUA, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Gaixotasun Kutsakor Berrien Aholkularitza Kontseilua eratzen duena.- 2211. xedapena – 2 or.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKA SAILA
- 2016ko apirilaren 5eko AGINDUA, Osalan-Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseilu Nagusiko kideak eguneratzeari buruzkoa.- 2276. xedapena – 3 or.
AAO (Arabako Aldizkari Ofiziala):
BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala):
BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK
- Maiatzaren 18ko 3/2016 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa. 3. or. eta hurrengoak.
- Maiatzaren 18ko 4/2016 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. 25. or. eta hurrengoak.
GAO (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala):
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK
- DIPUTATU NAGUSIA.- Maiatzaren 17ko 11/2016 Foru Dekretua, Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onartzen duena. 3719. xedapena – 17 or.
EBAO (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala):