Joan den otsailaren 14an, “XI. Iradokizun Onenaren Saria” banatu zen. Ekimen horren bidez, hobetzen laguntzen digun kanpo-ekarpenak aitortu eta saritu nahi dira.
XI. edizio honetan, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko langile Josu Gorospek eskuratu du saria, IPAD bat, aurkeztutako iradokizunagatik.
Iradokizun asko eta kalitatekoak jaso ditugu, eta eskerrak eman nahi ditugu, lagungarri izango baitira, zalantzarik gabe, gure zerbitzuak hobeto ezagutzeko eta erabiltzaileen espektatibetara hobeto egokitzeko.

