Itzuli

Iraunkortasuna Mutualiaren estrategian txertatuta

Garapen iraunkorrerako helburuen (GIH) historia eta horiek kudeaketa-ereduan txertatzea 

2004. urtean, lehen hurbilketa egin genuen, enpresen erantzukizun sozialaren (EES) lehen diagnostikoa eginez. 2005ean, iraunkortasunaren urteko lehen txostena egin genuen, Global Reporting Iniciative (GRI) erakundeak ezarritako irizpideetan oinarrituta. 2009an, Mundu Itunaren 10 printzipioekin bat egin genuen, eta iraunkortasun-memorietan urtean gauzatutako ekintzen berri emateko konpromisoa hartu genuen. 2016ko memorian, Mutualiak GRI adierazleak txertatu, eta 17 GIHekin lotu zituen. 

2019. urtean, Garapen Iraunkorraren Batzordea eratu genuen, Zuzendaritza Batzordearen Batzorde Etikoaren zuzendaritzapean. Batzordearen zeregina da estrategia GIHen arabera zehazten dela zaintzea, alor eta lantalde guztiak ezarritako helburuak garatu eta betetzeko lanean inplikatuz eta mutualitatean iraunkortasuna garatzen dela bermatuz. 

Horretarako, erakundearen zenbait ildo aztertu ditugu: 

  • GIHen ildoko makroproiektu eta proiektuak. 
  • Erakundean abian dauden eta GIHetan eragina duten lantaldeak. 
  • Gure interes taldeek identifikatutako alderdi materialak, eragina duten GIHekin lotuta. 

Plan estrategikoa martxan jartzearen barruan, oinarrizko zereginetako bat izan da Mutualian lehentasunezkoak diren GIHak identifikatzea. Horretarako, kontuan hartu ditugu, alde batetik, gure jarduera motagatik eragin handiena izan dezaketenak, eta, bestetik, gure interes taldeen beharrizanak eta eskariak. 

GIHARRAZOIA 
   Mota guztietako pobrezia desagerraraztea gainerako helburuen oinarria da. Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen mutualitatea den aldetik, prestazio ekonomikoak egiten dituen erakundea da; horrenbestez, pertsonen diru-sarreretan eragina du, baita horiek oinarrizko beste elementu batzuk eskuratu ahal izateko baliabideetan ere. Era berean, pertsonak eta hornitzaileak kontratatzen ditu; beraz, beste interesdun batzuek diru-sarrerak eskuratzeko eta haiek pobreziaren gurpiletik irteteko prozesuan eragina du.   
  Mutualiari atxikitako langileen eta Mutualian bertan lan egiten duten pertsonen osasuna eta ongizate fisiko eta psikologikoa funtsezkoa da. Mutualiaren jardunaren oinarria da, neurri handi batean, osasun prestazioak kalitatezkoak eta beharrizan bakoitzerako egokiak izatea.   
     Pertsonen prestakuntza funtsezkoa da desberdintasun egoerak ez betikotzeko eta pobreziaren gurpiletik irteteko. Mutualian oinarrizkoa da langileak trebatuta egotea, eta zerbitzuak eman edo ondasunak hornitzen dituzten eragileen bikaintasuna da xede.   
 Funtsezkoa da Mutualiaren jarduera aukera-berdintasunaren printzipioaren gainean oinarritzea, garapena geldiarazten duten desberdintasun-egoerak atzean uzteko. Lanerako sarbidea, prestazioak, familia-bizitzaren kontziliazioa… gai horiek garrantzitsuak dira guretzat eta gure interes taldeentzat, eta horien gainean eragina dugu nor kontratatu erabakitzen dugunean, prestazioak (amatasuna, adingabeen zaintza) kudeatzen ditugunean eta merkatuan ondasunak eta zerbitzuak erosten ditugunean.   
   
   Mutualiak, ekonomiaren esparruan trakzio-erakundea izanik, enplegatzailea, kontratu-esleitzailea eta zerbitzu-prestatzailea den aldetik, erabateko eragina dauka enpleguan eta hazkunde ekonomikoan. Horregatik guztiagatik, esfortzua egin behar du merkatuan presentzia edukitzeko, Mutualiako langileentzat nahiz gainerako langileentzat onuragarrienak diren baldintzetan eragina edukitzeko.   
    
    
 Mutualiaren jardunak materialen eta ondasunen kontsumoa behar du zereginak behar bezala betetzeko; hortaz, eragin zuzena dauka helburu honetan. Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da kontsumo horiek kontrolatzea, jarduna ahalik eta ingurumen-eragin txikienarekin garatzen jarraitu ahal izateko, ingurumen alorreko legeak urratu gabe.   

Lotutako berriak