Koronabirusaren krisiaren ondorioz sortutako garai zail honetan, non eten egin baitira era guztietako kirol lehiaketak, baita Euskal Federazioaren mendekoak ere, Unión de Federaciones Deportivas Vascas/ Euskal Kirol Federazioen Batasunetik itxialdiak iraun bitartean etxean kirola egiteko deia egin nahi dizuegu. Egun hauetan, jende asko ari da ezagutzen etxean kirola egiteko aukera, ezin baita joan gimnasioetara, aire zabalera edo hainbat kirol motatan diharduten klubetara. Eta jende askori gertatzen ari zaio orain hori, egoera honetara egokituz, leku egokia bilatu baitu jendeak etxean, etxeko entrenamenduaren bitartez emaitza onak lortzeko eta sasoian egoteko; era horretara, gainera, aktiboago egotea lortzen dute. Lerro hauen bitartez, adierazi nahi dizuegu zein garrantzizkoa den ariketa egitea, eta, era berean, zenbait jende sedentarismora eraman dezakeen egoera honetan kirola egitea beharrezkoa dela nabarmendu nahi dugu. Etxean entrenatu behar dugu, ez dago beste erremediorik, eta funtsezkoa da horretarako gure denbora kudeatzea, egunero ariketak egiteko edo ahal den neurrian ibiltzeko ordua finkatuz. Batzuek horretan lagunduko dieten makinak dituzte, eta gure inguruan jende askok ditu arrabolak eta bizikleta estatikoak, Euskal Herrian txirrindularitzarako zaletasun handia baitago. Entrenamendurako errutina edukitzea eta egunero prestakuntza ordutegi bat finkatzea gomendatzen dizuegu, ondo sentiaraziko dizuen diziplinarekin eta erantzukizunarekin. Beroketarekin hastea oinarrizkoa da gorputza prestatzeko eta tonuan jartzeko, hau da, giltzadurei eta giharrei koipea kentzeko eta bihotzaren taupadak igotzeko, norberak prestatzen duen saioarekin hasi aurretik. Indarra handitzeko ohikoak dira, esate baterako, flexioak, plantxak eta sabel ariketak, besoak, bularra, besagainak, bizkarra eta hankak sendotzen baitira; edo kokoriko jartzea ere baliagarria da, jauzi baten bitartez. Horrez gainera, luzatze ariketak egitea gomendatzen dizuegu, eta pisuak altxatzea eta belaunak bularrera ahal beste igoz ibiltzea, nahiz eta jabetzen garen azken horretarako leku gutxi dagoela; hainbat saiotan egin liteke hori.
Horrez gainera, etxean kirola nola egin ezagutzen ari zaretenak konturatuko zarete beharrezkoa dela denborak eta ordutegiak errespetatzea, nork bere burua sasoian
edukitzeko. Zenbaitek, halaber, banakako entrenamenduak zein familiako entrenamenduak eskaintzen dituzte, Interneten. Entrenatzaile horiekin app berezi batzuen bitartez jar zaitezke harremanetan, eta pertsona bakoitzaren premietara egokitutako banakako entrenamendu programak prestatu eta bidaltzen dizkizute, ariketa zerrenda batekin eta bideo erakusgarriekin batera. Profesional horiek, bestalde, zalantzak argitzen dituzte, eta aholku zehatzak eskaintzen dituzte. UFDV-EKFBren artikulu honen bitartez gomendioa egiten dizuegu, berriro ere, denbora eskain diezaiozuen jarduera fisikoari zuen etxeko errutinan, atsegingarria izateaz gainera, zuen etxean egun osoan egon beharraren ondoriozko sedentarismo une horiek murriztuko baitituzue. Jendea osasuntsu eta indartsu egotea nahi dugu, eta, horrez gainera, denbora modu atsegingarrian igarotzeko aukera azaltzen dizuegu; zuen gorputzak eskertuko dizue. Baina gure nahia, egiaz, denok ondo egotea da, eta berriro ere kirola lehen egiten zenuten bezala egitera itzultzea.
