kontsulta
Itzuli

KONTSULTA JURIDIKOA: 2018KO URRIA

GAUEKO ORDUTEGIA DUTEN LANGILEAK ETA HORREN ERAGINA ISTRIPU BAT LANEKO ISTRIPU BEZALA SAILKATZEKO.

kontsulta
Gaueko ordutegia duten langileei buruzko kontsulta igorri zaigu, eta horren eragina istripu bat laneko istripu bezala sailkatzeko.


Enpresak planteatzen duen kasuan, langileek beren lanaldia egun jakin bateko arratsalde-gauean hasten dute, eta hurrengo egunean amaitzen dute; planteatutako kasu zehatzetan, DJak eta osasungintzako langileak dira. Langile horiek laneko istripu bat izaten badute (hala lantokian nola etxera itzultzerakoan) gaueko 00:00ak ondoren, laneko istripuaren data bezala egiazko eguna ageriko litzateke, baina egun horretako ordutegiaz harago dagoenez, istripu horri lanekotasuna ematerakoan kontuan izan beharreko irizpideez galdetzen da, kontuan izanda Diruzaintzak horri buruz dioenaren arabera Sisteman alta eta baja mugimenduak lana hasten den egunean egiten direla.

Hasteko, eguna eta lanaldia bereizi behar dira.
Egun naturala 00:00etatik 24:00etara doa, baina lanaldia enpresaren laneko egutegian ezartzen da, eta egutegi horretan adierazten da langile bakoitzaren lanaldia; horren haritik, litekeena da lanaldiaren zati bat egun batean izatea eta gainerako zatia hurrengo egunean.
Egutegi horretan, formalki adierazten da lanaldia eratzeko dauden tresnen edukia, legean bertan, hitzarmen kolektiboetan, enpresa-akordioetan, banakako itunetan edota enpresariaren antolamendu gaitasunetan jasotakoaren arabera.
Ondorioz, agiri erabat deklaratiboa da, eta laneko denbora diziplinatzeko gaitasuna daukaten tresnen bidez iritsi den emaitza islatzera mugatzen da.
Dagokion kasuan, langileak gaueko lanaldia du, Langileen Estatutuaren 36. artikuluan definitua, eta, horren arabera, “Gaueko hamarretatik goizeko seiak arte egindako lana gaueko lantzat hartzen da”.
Eguneko lanaren denbora arautzearekin gertatzen ez den bezala, gaueko lanaldiak muga askoz zorrotzagoak ditu, ziur asko horrelako lanak egiteak berekin duen larritasun handiagotik langileak babesteko beharraren ondorioz.
Horrela, gaueko langilearen lanaldia «ezin da zortzi ordutik gorakoa izan egunero, hamabost egun erreferentzia moduan hartuta» (36.1 art. 2. parag. LE). Hitzarmen kolektibo bidez edo laneko kontratu bidez muga are zorrotzagoak ezarri ahal izango dira, sekula ez permisiboagoak.
Aipatutako kasuan, lanaldia aurreko egunean hasten da, eta data horretan bete behar dira langilearen alta eta kotizazioa egingo duen gaueko lanaldirako.
Lanaldi hori bakarra da, eta, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak adierazten duen legez, bere hasierarekin bat dator, eta hori hartu behar da istripuaren eguna datatzeko, baita oporren hasiera, baimenak… datatzeko ere.
Beraz, lana egun jakin bateko arratsaldez hasten bada, laneko istripua egun horretako lanaldian gertatuko da, 00:00ak igaro ondoren gertatu arren, eta egun hori hartuko da istripuko data bezala.

Pentsa zer ondorio nahasle izango lituzkeen istripuaren datatzat langilea ez altan ez enpresak Gizarte Segurantzan afiliatuta daukan egun bat hartuko balitz, enpresak prestazioak ordaintzeko lukeen erantzukizunarekin (GSLOren 167.2 art., egungoa, 8/2015 Legegintzako ED, urriaren 30ekoa eta GSLOren 94.2-a) art. 1966-06-21ekoa,GSLOren 139.1, 140.2 eta 1996/84 EDko 24.1, 32.3.1 eta 59. artikuluekiko) eta oinarri arautzaile eta prestazio desberdinekin (bajan, langabezia egoeratik, zenbatekoa langabezia-prestazioaren zenbatekoa bezalakoa litzateke, GSLO 283. art.).
Ondorioz, GSLOren 173.1 artikuluan eta 1967ko urriaren 13ko Ministro-aginduko 8-b) artikuluan aipatzen den bajako dataren biharamuna izango da aldi baterako ezgaitasun-prestazioa hartzen hastekoa, eta istripua gertatu zen lanaldiaren datari buruzkoa izan behar du.
Ondorioz, gaueko lanean lanaldiaren zati bat egun batean egiten bada eta gainerakoa hurrengoan egiten bada ere, lanaldia bakarra da, eta lanaldiari dagokion eguna lanaldi hori hasten dena da. Beraz, hasierako egun hori da Gizarte Segurantzan alta eman daitekeen egun bakarra, lanaldi bakarraren eta gauekoaren kontratua baita, eta hor bete behar dira alta eta kotizazio betebeharrak; horrekin, estalita geratzen dira lanaldi horretan gerta daitezkeen istripuak, baita 00:00ak ondoren gertatuak ere.

Kontsulta berri bat egiteko, egin klik hemen

MARIA URIZAR
Mutualiako Aholkularitza Juridikoa
Urria 2018

Lotutako berriak