Itzuli

KONTSULTA JURIDIKOA 2021EKO MAIATZA

KONTSULTA JURIDIKOA
Kontsulta Juridikoa

Enpresaburu nagusiak erantzukizunik eduki al dezake azpikontratatutako enpresaren Gizarte Segurantzaren kuotak ez ordaintzean?

Hotel baten jabe den enpresaburu nagusi batek erreformak egiteko enpresa bat kontratatu nahi badu, bere betebeharren artean dago enpresa horrek Gizarte Segurantzarekin izan ditzakeen zorrak egiaztatzea, zor horiek enpresari ekar diezaioketen erantzukizunetik libratzeko.

Egia da Langileen Estatutuaren obrak eta zerbitzuak azpikontratatzeari buruzko 42. artikuluak jasotzen duela enpresaburu nagusiak obligazioa daukala kontratistak kuota horien ordainketa eguneratuta duela egiaztatzeko, eta horretarako ezarritako modua da zorpekoen ziurtagiri negatiboa idatziz jasotzea; dena den, batzuetan erantzukizunetik salbuesteko froga horrek arazo material batzuk sortzen ditu.

Hala, aipatutako aginduak arautzen du, alde batetik, enpresaburu nagusiaren berezko jarduerari dagokion obra eta zerbitzuen betearazpena hirugarren batekin kontratatzeko bermea, eta, bestetik, Administrazioari bermatzen dio eskatutako baliabideak ordaintzeko betebehar eraginkorra.

Kontratuzko harremanaren aurreko zorrei dagokienez, enpresaburu nagusiak ez du era solidarioan erantzuten; izan ere, artikulu honen 2. atalak kontratistek kontrataren indarraldian zehar hartutako betebeharrei egiten die erreferentzia. Horrek arauaren disuasio-helburuari erantzuten dio; izan ere, positiboa bada, enpresaburua jakinaren gainean geratzen da balizko erantzukizun solidario baten arriskuaz, baldin eta zorpekoaren berri izanda ere kontratatzen badu.

Zorrak obrak egin bitartean sortzen badira, enpresaburu nagusiaren erantzukizun solidarioa kontratuzko harremanak irauten duen bitartean izandako zorpekoetara mugatzen da, eta zorpeko horiek lanak bukatu eta hiru urtera arte eska daitezke.

Administrazioan arazoak izaten dira ziurtagiri horiek emateko orduan, eta arauak ezartzen duenez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaera egin eta hogeita hamar eguneko epean ematen ez baditu, enpresaburua erantzukizun solidariotik salbuetsita geratzen da.

Kasu hori bakarrik aurreikusteak eta ez du zertan eragotzi ziurtagiri negatibo baten kitatzeko eragina, kontratistak ordainketak egin ez arren. Zehaztasunik gabeko informazioa izango litzateke, eta enpresaburu nagusiari Administrazioaren informazio-ezaren antzeko eragina sortuko lioke.

Hori gerta daiteke GSDN zorren egoeraren errealitateari buruzko informazioa emateko moduan ez dagoenean, alegia, une horretan dituen datuei buruzko informazioa ematen duenean, erreklamatutako zorrik ez dagoela adierazita, baina erreklamatuta ez egoteak ez du esan nahi halakorik ez dagoenik.

Horregatik, enpresaburuari jakinarazten zaio arduraz jokatu behar duela, kontrata in vigilando zainduz zein balizko zorrik sortuz gero informatuta egoteko modu bat itunduz, horrek kontratuzko harreman hori desegitea ahalbidetuko lukeelako.

Gure auzitegiek ezartzen dutenez, aipatutako arauak agerian uzten ditu enpresaburu nagusiaren segurtasunari zuzenean eragiten dioten hutsuneak, kontratistaren egoera egiaztatzeko moduan, baldin eta GSDNk berak objektiboki beste informaziorik eman ezin badu, eta zorpeko negatiboen ziurtagiriak biltzeko zeregina ematen dio, nahiz eta badakien Administrazioak berak ezin dituela horiek ziurtasunez eman.

 

Maria Urizar

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Lotutako berriak