❔ Koronabirusaren buruzko

galdera ohikoenak lan-eremuan

Prestazio Ekonomikoak

Juridikoa

Osasun Arloa

Prestazio Ekonomikoak

💻 Nola egin prestazioaren eskaera? Eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean banago?

Webguneko on-line galdetegi ereduaren bitartez.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean (GSIN) bazaude, lotura honen bitartez egin dezakezu zure eskaera.

📅 Zer egunetik aurrera ordaintzen da prestazioa?

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera etendako jardueren kasuan, egun horretatik beretik. Data horren ondoren etendako jardueren kasuan, jarduera hori eten den egunetik beretik.

Fakturazioa % 75 murriztu delako egindako eskaeren kasuan, prestazioaren eskaeran adierazten den hilabetearen arabera. Hau da, martxoa aipatzen bada % 75etik gorako galeraren erreferentzia gisa, prestazioa martxoaren 14tik aurrera izango da. Murrizketa apirilean izan zela adierazten bada, berriz, apirilaren 1ean hasiko da prestazioa.

Fakturazioaren murrizketen kasuan, ondoz ondoko eskaerak egin behar dira prestazioa kobratzen jarraitzeko?

Ez da beharrezkoa, behin eskaera onartuta dagoela, alarma egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte ordainduko da prestazioa, alde batera utzita hurrengo hilabeteetan fakturazioak dagokiona betetzen duen ala ez, edo, etendako jarduerak izanez gero, jarduera berriro ere abian jartzen den ala ez.

🕐 Noiz arte kobratuko dut prestazioa?

Alarma egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte. Beraz, oraingoz, ekainaren 30 arte ordainduko da, bai etendako jarduerengatik bai fakturazioak behera egiteagatik.

Noiz arte egin litezke eskaerak bai jarduera eteteagatik bai fakturazioak behera egiteagatik?

Alarma Egoera amaitu eta hurrengo hilaren azken egunera arte.

Has daiteke berriro ere jarduerarekin eta prestazioa kobratzen jarraitu? Jakinaren gainean jarri behar da mutualitatea?

Mutualitatea ez da jakinaren gainean jarri behar. Prestazioa jasotzen duten autonomoek deseskalatzearen hasieran beren negozioa zabaldu badezakete, prestazioa jasotzen jarraituko dute alarma egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte. Salbuespenezko egoera honetan autonomoen diru sarrerarik eza babestea bilatzen du laguntzak eta beren negozioen bizi iraupenari laguntzea.

Covid aparteko etetea eska daiteke aldi baterako ezintasun prozesuan egonez gero?

Bai, baina bi prestazioak ez dira bateragarriak, beraz, eteteari dagokion prestazioaren ordainketan deskontatu egingo dira aldi baterako ezintasunean igarotako egunak. Aldi baterako ezintasun egunetan ezintasun horren zuzeneko ordainketaren eskaera egin ahalko dute, egin ohi den moduan.
Oharra: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko autonomoen kuoten itzulera eteteagatiko prestazioa jasotzen ari den egunei baino ez dagokio.

💶 Noiz eta nork itzuliko ditu autonomoen kuotak? Eskaeraren bat egin behar da?

Ez da inolako eskaerarik egin behar. Langile autonomoei hilabeteko kuota bidegabe kobratu bazaie, aparteko prestazioa onartzen zaiela jakinarazi baitzaie kontuko zorduntzea kalkulatzeko prozesuak egin ondoren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak ofizioz itzuliko du kuota edo hartatik dagokion partea, bidegabeko diru sarreren itzulpenaren eskaera aurkeztu beharrik gabe.

Aitortutako itzulketaren zenbatekoa, oro har, kuotak kitatu eta bigarren hilabetea amaitzean jasoko da eta bidegabeko kargua egindako kontu korrontean egingo da ordainketa.

Autonomoak Gizarte Segurantzako Institutuan. Eteteagatiko prestazioa mutualitate batean eska dezekete Gizarte Segurantzako Autonomoek? Diruzaintzari jakinarazi behar diogu? Zenbat ordainduko zaie?

Apirilaren 21eko 15/2020 Lege Errege Dekretuko zortzigarren azken Xedapenean adierazten denaren arabera, Gizarte Segurantzako Institutuko autonomoek eska dezakete prestazioa mutualitate batean, mutualitate horri aldi berean atxikitzeko eskaera eginez. Ez da inolako izapiderik egin beharko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin (mutualitatea arduratuko da aldaketa hori GSDNan aurrean kudeatzeaz).

Prestazioa kalkulatzeko, mutualitatean une horretan ez dagoenez estaldurei eta kotizazio oinarriei buruzko informaziorik, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 239. artikuluaren araberako Gutxieneko Oinarriei dagozkien zenbatekoak aplikatuko ditugu behin behinean, eta ahal bezain pronto eta informazio hori edukitzean erregularizatuko da.

Zer datatan ordaintzen ari dira prestazioak? Zeri dagozkio ordaindutako kopuruak?

Ordainketa apirilaren 17an

Apirilak 17 baino lehen onartutako eskerentzat, ordainketa bat egin zen (kasu batzuetan, bi partetan zatitua autonomoaren kontu korrontean), hilabete bati dagokiona, martxoaren 14tik apirilaren 13ra, hori barne.

Ordainketa 2020ko apirilaren 30ean:
– Apirilak 17 baino lehen onartutako eskaerentzat, apirilaren 14tik 30era bitarteko aldia ordaindu da ordainketa horretan.

– Apirilaren 17tik 29ra bitartean aitortutako eskaerei martxoaren 14tik apirilaren 30era bitarteko aldia ordaindu zaie ordainketa horretan.

2020ko ekainaren 3ko ordainketa* (ordainketarako data probablea):

– Apirilak 30 baino lehen onartutako eskaerei maiatzaren 01etik 31ra bitarteko aldia ordainduko zaie ordainketa horretan.

– Martxoan jarduera eteteagatiko edo fakturazioa murrizteagatiko eskaerei, apirilak 30 eta maiatza 31 bitartean onartuak, maiatzaren 31n etetearen hasiera aldiari dagozkion zenbatekoak ordainduko zaizkio.

– Apirilean fakturazioa murrizteagatiko eskaerak, apirilak 30 eta maiatzak 31 bitartean onartuak, maiatzaren 31n kasu bakoitzean prestazioaren sortzapen aldiari dagozkion zenbatekoak ordainduko dira.

Zein dira prestazioaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak?

Gehieneko mugak

1569€ eta 4070,10€ bitarteko autonomoen kotizazio oinarriak.

Seme-alabarik gabe: 1.098,09 €

1793€ eta 4070,10€ bitarteko autonomoen kotizazio oinarriak

Seme-alaba batekin: 1.254,96 €

2017€ eta 4070,10€ bitarteko autonomoen kotizazio oinarriak.

Seme-alaba batekin edo gehiagorekin: 1.411,83 €

Gutxieneko mugak:

Seme-alabarik gabe 501,98 €

Seme-alabarik gabe 661,08 € (Gutxieneko Oinarri orokorrarentzat, edo gabeziarik gabe “Langile Autonomoen Jarduera Eteteagatik”, edozein dela ere Oinarria)

Seme-alabekin 671,40 €

EJSN zerrenda (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala) (Gaztelaniaz soilik dago)

📋 Baldintzak

COVID-19AREN INPAKTU EKONOMIKO ETA SOZIALARI AURRE EGITEKO PREMIAZKO EZOHIKO NEURRIEI BURUZKO MARTXOAREN 17KO 8/2020 LEGEGINTZAKO ERREGE DEKRETUAREN 17. ARTIKULUA

Jarduera eteteagatiko ezohiko prestazioa, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzeak eragindakoentzat.

Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten langile autonomoak:

Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea 2020/03/14an.
Jarduera eteteagatiko bi egoera hauetako batean egotea:
463/20 EDn jasotako eta bertan behera utzitako jardueraren bat egitea.
Jarduera etetea eskatzen den hilaren aurreko hileko fakturazioa % 75 jaistea, gutxienez, aurreko seihilekoko batez besteko fakturazioaren aldean.
2020/03/14an kuoten ordainketak egunean izatea. Hala izan ezean, Mutualiak horiek ordaintzeko gonbit egingo du, 30 egun naturaleko epe luzaezinean zor diren kuoten zenbatekoa sar dadin.
Ez da beharrezkoa:

Jarduera eteteagatiko estaldura izatea prestazioa jaso ahal izateko.
12 hilabeteko gabezia edukitzea prestazioa jaso ahal izateko.
LAABen edo ILABen baja ematea.
Ekonomia Jardueren Zergan baja ematea.

Prestazioaren zenbatekoa:

zenbateko eta iraupena

12 hilabete kotizatuta badituzu jarduera eteteagatiko estaldurarekin, prestazioaren zenbatekoa jarduera eten aurreko 12 kotizazio oinarrien batez bestekoaren % 70ekoa izango da.

Jarduera eteteagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea izateko gutxieneko kotizazio epea egiaztatzen ez bada, Langile Autonomoen Araubide Bereziko edo Itsasoko Langileen Araubide Bereziko kotizazio oinarririk txikiena hartuko da, eta % 70a aplikatuko zaio.

Bi kasuetan, gutxieneko eta gehienezko zenbatekoak aplikatuko dira:

Prestazioen zenbatekoa Gehienez Haurrik gabe 1.098,09 €
Haur bat 1.254,96 €
Haur bat baino gehiago 1.411,83 €
Gutxienez Haurrik gabe 501,98 €
Haurrekin 671,40 €

Prestazioa jasotzen den denbora hori kotizatutakotzat joko da, eta ez du murriztuko jarduera eteteagatiko prestaziorako etorkizunean onuradunak eskubidea gauzatzeko izan dezakeen balizko aldia.

Prestazioaren iraupena: Martxoaren 14tik (edo prestazioa jaso ahal izateko baldintzak betetzen dituen momentutik) Alarma Egoera mantentzen den hilabetearen azkeneko egunera arte

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

COVID-19ak eragindakoentzako jarduera eteteagatiko ezohiko prestazioaren eskaera.
NAN, IFZ edo pasaportea.

BESTE PRESTAZIO EKONOMIKOAK

Hemendik aurrera prestazio ekonomikoen arreta telematikoa izango dela: aurrez aurreko arreta itxita egongo da.
Ondoren, arreta emango duten pertsonen izena eta telefonoak dauzkazue prestazio motaren arabera ordenatuta (mugikor batean erantzuten ez badizute beste batekin saiatu zaitez):
  • Autonomoen lanari uztearen prestazioa.
    • 688770767 Yolanda.  Ordutegia: 8:00 – 15:00
    • 688770605 Sonia. Ordutegia:  8:00 – 15:00
    • 618304015 Mikeldi. Ordutegia:  8:00 – 15:00
Kontigentzia Arrunten Aldi Baterako Ezintasuna
Kontingentzia Profesionalen Aldi Baterako Ezintasuna
Haurdinaldian eta edoskitzaro naturalean egon litekeen arriskua
Gaixotasun larria duten adingabeen zaintza

Bizkaia eta Kantabria:

 

688775061 Jose Maria. Ordutegia:  8:00 – 15:00

688770434 Miguel.  Ordutegia:  8:00 – 15:00

Gipuzkoa eta Nafarroa:

688770263 Aintzane. Ordutegia:  8:00 – 15:00

688770354 Cristina. Ordutegia:  8:00 – 15:00

688770272 Lourdes. Ordutegia:  8:00 – 15:00

Beste lurraldeetan:

688770529 Rosanna. Ordutegia:  8:00 – 15:00

688770247 Beatriz. Ordutegia:  8:00 – 15:00

Juridikoa

Zer arau da aplikatzekoa eta zer dio?

Ekonomiaren arloan eta osasun publikoa babesteko premiazko zenbait neurri onartzen dituen martxoaren 10eko 6/2020 Errege Lege-dekretuaren bosgarren artikuluak (2020ko martxoaren 12an sartu zen indarrean), COVID-19 birusaren ondorioz langileak isolatuta edo kutsatuta dauden aldiak laneko istripuarekin parekatutako egoeratzat hartzeari buruzkoak, honako hau dio: 

 

«1. Osasun publikoa babesteko, salbuespen gisa, laneko istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira, soil-soilik Gizarte Segurantzako sistemaren aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikorako, COVID-19 birusak eragindako langileen isolamendu edo kutsatze aldiak. 

 

  1. Bi kasuetan, isolamenduagatiko baja-parteak eta dagokion altak zehaztuko dute salbuespenezko prestazio horren iraupena. 

 

  1. Prestazio hori jasotzeko eskubidea sortu ahal izango du gertaera eragilearen egunean Gizarte Segurantzako edozein araubidetan alta emanda dagoen norberaren edo besteren konturako langileak. 

 

  1. Gertaera eragilearen data langilea isolatzea edo gaixotzea erabakitzen den eguna izango da, hargatik eragotzi gabe baja-agiria data horren ondoren ematea.» 

¿A QUÉ SITUACIONES NOS REFERIMOS?

Se considerarán, con carácter excepcional, situación asimilada a accidente de trabajo, exclusivamente para la prestación económica de incapacidad temporal del sistema de Seguridad Social:

  1. Aquellos periodos de aislamiento o contagio de las personas trabajadoras provocados por el virus COVID-19
  2. También, se extenderá esta protección al siguiente supuesto:
    • aquellos trabajadores que se vean obligados a desplazarse de localidad para prestar servicios en las actividades no afectadas por el Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19,
    • siempre que por la autoridad competente se haya acordado restringir la salida de personas del municipio donde dichos trabajadores tengan su domicilio y les haya sido denegada de forma expresa la posibilidad de desplazarse por la autoridad competente(*)
    • no puedan realizar su trabajo de forma telemática por causas no imputables a la empresa para la que prestan sus servicios o al propio trabajador (**)
    • y no tengan derecho a percibir ninguna otra prestación pública.

*¿cómo se acredita la restricción de la población y la denegación de la posibilidad de desplazamiento?: mediante certificación expedida por el ayuntamiento del domicilio ante el correspondiente órgano del servicio público de salud

**¿Cómo se acredita a imposibilidad de realización del trabajo de forma telemática?: mediante una certificación de la empresa o una declaración responsable en el caso de los trabajadores por cuenta propia ante el mismo órgano del servicio público de salud

EN ESTOS CASOS DE RESTRICCIÓN EN LAS SALIDAS DEL MUNICIPIO DONDE TENGAN EL DOMICILIO, ¿CUÁNDO NACERÁ EL DERECHO A LA PRESTACIÓN? ¿CUÁNDO SE EXPEDIRÁN LOS PARTES MÉDICOS DE BAJA Y ALTA?

Si se trata de trabajadores por cuenta ajena se expedirá baja con efectos desde la fecha de inicio de la restricción y un parte de alta con efectos de 29 de marzo de 2020,

De tratarse de trabajadores por cuenta propia o autónomos el derecho a la prestación comenzará con el parte de baja desde la fecha de inicio de la restricción y durará hasta la fecha de finalización de la restricción.

EN ESTOS CASOS DE RESTRICCIÓN EN LAS SALIDAS DEL MUNICIPIO DONDE TENGAN EL DOMICILIO, ¿ESTE SUBSIDIO DE IT ES COMPATIBLE CON OTRAS PRESTACIONES DE SEGURIDAD SOCIAL?

Este subsidio por incapacidad temporal es incompatible con el derecho a una prestación de la Seguridad Social, incluida la incapacidad temporal por contingencias comunes o profesionales.

Jarduera espezifikoren bat egin behar da afiliazioaren eremuan?

Ez da beharrezkoa afiliazio-eremuan esku-hartze espezifikorik egitea 6/2020 Errege Lege-dekretuaren bosgarren artikuluan aipatzen diren aldi baterako ezintasunagatiko kuoten konpentsazioak aplikatzeko. 

Esku-hartzeren bat egin behar al da kotizazio-eremuan?

Ez da inolako esku-hartzerik egin behar kotizazio-eremuan, gertakari profesionalen ondoriozko beste edozein aldi baterako ezintasunekin alderatuta. Beraz, 23. KOErekin (Kontuko Ordain Elektronikoarekin) identifikatzen da, “ABEaren (Aldi Baterako Ezintasunaren) ordainketa delegatua AT eta LG (Laneko Istripua eta Laneko Gaixotasuna)“, eta 663. Kontzeptu ekonomikoari aplikatzen zaio, “LI eta LGarenengatik (Laneko Istripu eta Laneko Gaixotasunarengatik) ABE (Aldi Baterako Ezintasun) konpentsazioa”. (Iturria: G.S.D.OSarea 2020.03.13) 

Zer esku-hartze egin behar dira AEBko parteen kudeaketaren eremuan?

FDI fitxategiak eta baja, berrespen eta altako parteak jakinarazteko on-line zerbitzua: ez da inolako esku-hartze espezifikorik egin behar baja, berrespen eta altako parteen datuak jakinarazteko, horretarako ezarritako FDI fitxategien edo on-line zerbitzuen bidez. 

 

Fitxategi horiek eta on-line zerbitzua osatzen duten pantailak dagokion osasun zerbitzuak emandako baja medikoen parteetan jasotako informazioarekin beteko dira. 

Nork ematen ditu baja, berrespen eta alta medikuko agiriak? Zer kontingentziarengatik? Zer diagnostikorekin?

COVID 19arekin lotutako isolamenduko edo kutsatze egoeretan, langilea bere helbidearen arabera lotuta dagoen Osasun Zerbitzu Publikoari –OZP– egokituko zaio baja, berrespen eta alta agiriak ematea kasu guztietan. 

OZPko medikuek emango dituzte baja- eta alta-parteak koronabirus bidezko erasan-kasu guztietan (adostutako CIE9MC eta CIE10ESek kodeen arabera – hurrengo paragrafoan deskribatuak), bai isolamendu-egoeretan, bai gaixotasun-egoeretan, bai behar duten langile guztiei, bai osasun langileei eta gainerako langileei dagokienez. 

Prozedura berezi honetarako erabili beharreko kodifikazio-diagnostikoak Osasun Ministerioak bere kodifikazio-ohar eguneratuan adierazitakoak dira. Honako hauek: 

GNS-10erako honako hau da: – Kontaktua edo esposizioa: Z20.828: kontaktua eta beste gaixotasun biral kutsagarri biriko batzuekiko esposizioa (susmatua). – Infekzioa: B34.2: zehaztu gabeko koronabirusak eragindako infekzioa. 

GNS-9.MCrako: – Kontaktua edo esposizioa: V01.79: beste gaixotasun biriko batzuekiko kontaktua/esposizioa (koronabirusak, SARS Cov ez direnak). – Infekzioa: 079.82: SARSekin lotutako koronabirus bidezko infekzioa. 

 

OZPko mediku horiek baja/altako parteetan bete beharreko kontingentzia beti izango da: 

Gaixotasun arrunta (baina ondorio ekonomikoak izango dituzte, laneko istripu gisa). 

 

Horregatik, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutualitateetako (GSEDM), Itsasoko Gizarte Institutuko edo Enpresa Laguntzaileetako medikuek ezin izango dituzte baja/altako parteak eman. 

Zer irizpide ditu OZPk baja horiek emateko?

a.Isolamendu-baja medikoaren partea eman aurretik, autonomia-erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak edo horrek baimentzen duenak isolamendu hori bidezkoa dela baieztatu beharko du. Horregatik, ezinbestekoa da isolamenduari buruzko informazio hori ahalik eta lasterren iristea baja-partea emateko eskumena duten medikuengana. 

b.Baja-partea eta berrespen-partea eman ahal izango dira langilea fisikoki bertan egon gabe, baldin eta agintaritzak hala adierazten badu, Osasun Zerbitzuan eskuragarri dauden bitartekoen bidez (historia klinikoak). 

 c.Isolamendu-/kutsadura-aldiaren edo gaixotasun-aldiaren berri jakiten denean, atzeraeraginezko izaeraz emango dira parteak (2020ko martxoaren 12a baino lehen gertatutako isolamendu- edo kutsatze-aldietarako, ABE laneko istripuarekin parekatutako egoera gisa emango da prestazio ekonomikoaren ondorioetarako, isolamendua adostu edo kutsatzea diagnostikatu den datara atzeraeraginez). 

en el Servicio de Salud (Historias clínicas).

c. Cuando se tenga conocimiento del periodo de aislamiento/contagio o de enfermedad con posterioridad al inicio del
mismo, se emitirán los partes con carácter retroactivo (Para aquellos periodos de aislamiento o contagio que se hayan
producido con anterioridad al 12 de marzo de 2020 la I.T., como situación asimilada a accidente de trabajo a los efectos
de la prestación económica, se emitirá de forma retroactiva a la fecha en la que se haya acordado el aislamiento o
diagnosticado el contagio)

Nola jokatu behar du enpresak, langileak isolamendu bat jakinarazten badu eta lanera joaten ez bada, ABE (Aldi Baterako Ezintasun) egoeraren berri jaso gabe?

Osasun publikoko gaia denez, langileak isolamendua jakinarazten duenean eta bere lanpostura joaten ez denean, enpresak hasiera batean ez badu jakiten baja-parterik dagoenik, enpresa harremanetan jarri ahal izango da Osasun Zerbitzu Publikoko Ikuskaritza Medikoarekin, hark, hala badagokio, gaixotasun arruntagatiko baja-partea eman dezan, alde batera utzi gabe istripu gisako ondorio ekonomikoakCOVID-19arekin lotutako prozesu horiek identifikatzen dituzten diagnostikoen arabera. 

Zer erakundek eman behar du osasun asistentzia eta kontrolatu aldi baterako ezintasuna COVID–19 koronabirus bidez isolatuta edo kutsatuta egoteagatik igorritako baja-parteengatik?

Osasun asistentzia eta parteen kontrola OZPek egiten dute. 

 

COVID-19 birusak eragindako isolamendu- edo kutsatze-aldien ondoriozko laneko istripuarekin parekatutako egoera Gizarte Segurantzaren sistemako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikorako baino ez da, eta, beraz, kontingentzia arruntaren ondoriozko osasun asistentziaren prestaziora ez da hedatuko, salbu eta frogatzen bada gaixotasuna lana egitean soilik hartu dela, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 156. artikuluan adierazitako moduan; kasu horretan, laneko istriputzat joko da. 

Ekonomikoki, zein erakunderen kontura izango dira COVID-19 koronabirus bidezko laneko istripuarekin parekatutako baja horiek?

Enpresako langileen kontingentzia profesionala babesten duen erakundearen kontura. 

Nork ordaintzen ditu baja-egunari dagozkion ordainsariak?

LI egoerarekin parekatzearen arabera, baja-egunari dagokion soldata osoa enpresaburuaren kontura izango da, baja medikoaren egunean benetako laneko prestazioa egon den ala ez kontuan hartu gabe. 

Nola jokatu behar da enpresak emandako baja-parteko edo baja berresteko parteko datuen eta datu-baseetan dauden datuen artean desadostasunik badago?

Lehenik eta behin, GSIN-Enpresak fitxategiaren bidez (FIE) jakinarazitako informazioa egiaztatu beharko da.  

Egiaztapen hori egin ondoren, ABE (Aldi Baterako Ezintasunaprozesua hasteko eguna eta langileak lanpostura joateari utzi zion eguna bat ez baldin badatoz, enpresa harremanetan jarri ahal izango da Osasun Zerbitzu Publikoko Ikuskaritza Medikoarekin, hala badagokio, ABE (Aldi Baterako Ezintasunaprozesua hasteko data argitu eta jakinaraz dezan. 

COVIDarekin lotutako baja-partea eman zaion langileari aplikatzen zaizkion kotizazio-berezitasunen –on-line kontsulta-zerbitzuen edo KDTaren (Kotizazio Datuen Txostena) bidez kontsulta daitezke– eta igorritako baja-partearen artean desadostasunik baldin badago, lehenik eta behin, GSIN-Enpresak fitxategiaren (FIE) bidez egunero bidalitako informazioa kontsultatuko da. Fitxategi hori gailentzen da beste edozein iturriren bidez jakinarazitako informazioaren gainetik (langileak enpresari emandako bajaren, berrespenaren eta/edo altaren parteak). 

Zer koordinazio egongo da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Osasun Zerbitzu Publikoen artean?

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala Osasun Zerbitzu Publikoekin koordinatu da, haiek baja-parteak eman ditzaten, Osasun Ministerioak emandako COVID-19aren identifikatzaileak behar bezala kodifika ditzaten infekzio/isolamendu kasuetan, eta, horrela, likidazioetan gorabeherak saihesteko, ahal den neurrian. 

Delt@ Partea egin behar da?

GSINren 2020-3-11ko argibideetan, isolamendu edo kutsatze aldien diagnostikoa egiteko asmoz Osasun Ministerioak adierazitako kodeak agertzen dira, eta EZ dagokio istripu parterik igortzea, ezta, horrenbestez, Delt@ bide telematikoaren bidez hori jakinaraztea ere.

Datuen Babesa

Koronabirusaren hedapenak eragindako osasun publikoko larrialdi egoera honen testuinguruan, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa hainbat galdera ari da jasotzen, bai herritarren aldetik, bai enpresen aldetik, bai osasunari buruzko datu pertsonalen tratamenduari buruzko datuak babesteko araudia betetzera behartuta dauden beste subjektu batzuen aldetik.

FAQ hauen xedea da jaso diren galdera ohikoenei erantzuna ematea.

– Enpresariek tratatu al dezakete langileak koronabirusarekin infektatuta ote daudelako informazioa?

Osasuneko, lan arloko eta, batez ere, laneko arriskuen prebentzioko araudietan ezarritakoa betez, enplegatzaileek, aipatutako araudietan eta horiek ezartzen dituzten bermeen arabera, behar diren datuak tratatu ahal izango dituzte langileen osasuna bermatzeko eta agintari eskudunek agindutako behar diren neurriak hartzeko, eta horrek, halaber, esan nahi du gainerako langileen osasuna babesteko eskubidea eta enpresaren edo/eta lanerako zentroen barneko kutsatzeak saihestea, gaixotasuna gainerako biztanleen artean ere hedatu badezakete.

Enpresak aukera izango du jakiteko ea langilea kutsatuta dagoen edo ez, prebentzio zerbitzuaren bitartez, behar diren kontingentzia planak diseinatzeko, edo osasun agintariek ezarritakoak betetzeko.

Informazio horren berri izateko, langileei galdetu egin ahal izango zaie. Nolanahi ere, galderak soilik sintomarik ote dagoen jakiteko egin ahal izango dira, edo langilea kutsatuta dagoela diagnostikatu ote duten jakiteko, edo berrogeialdia agindu ote dioten. Datuen minimizazioaren printzipioaren aurkakoa izango litzateke osasunari buruzko galdetegi luze eta xeheak egitea, edo gaixotasunarekin loturarik ez duten galderak izatea.

– Informazio horren berri eman diezaiekete enpresako langileei?

Informazio hori eragindako pertsonaren identifikaziorik gabe jakinarazi ahal izango litzateke, haren pribatutasuna mantendu ahal izateko, nahiz eta hori ere jakinarazi ahal izango litzatekeen, agintari eskudunek eskatuz gero, batez ere osasunaren alorrekoak badira.

Informazioa helburu eta proportzionaltasun printzipioak errespetatuta eman behar da, eta beti agintari eskudunek, bereziki osasun alorrekoek, gomendio edo jarraibideetan ezarritakoaren barruan. Adibidez, langileen osasuna babesteko xedea bete badaiteke langileen artean kutsatutako pertsona bat dagoela esanda, baina horren identitatearen berri eman gabe, horrela jokatu beharko litzateke. Aitzitik, helburu hori ezin bada lortu informazio partziala emanda, edo hori egitea ez dela gomendagarria esaten badute agintari eskudunek, bereziki osasun alorrekoek, identifikatze informazioa eman ahal izango litzateke.

– Enpresatik kanpoko langileei edo bisitariei eska al dakieke informazioa? Ea aurretik zer herrialdetan egon diren edo koronabirusarekin lotutako sintomatologiarik ote duten?

Agintari eskudunek, bereziki osasun alorrekoek, halako neurriak Osasun Publikoagatik ezarri badituzte ere eta hala jakinarazi badiete ere lantokiei, enplegatzaileen legezko betebeharra da langileen osasuna babestea eta lantokia osasun arriskurik gabe mantentzea; hori dela-eta, justifikatuta egongo litzateke kanpoko enplegatu eta bisitariei galdetzea sintomei edo arrisku

faktoreei buruz, berariazko baimena eskatzeko beharrik gabe (DBEO eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea).

Eskatu beharreko informazioa helburu eta proportzionaltasun printzipioen araberakoa izan beharko litzateke, eta soilik birusaren prebalentzia handia izan duten herrialdeetara egindako bisitei buruzkoa izango da, eta gaixotasunaren inkubazioaren denbora markoaren barruan dagoena, hau da, azken 2 asteak, edo gaixotasunaren sintomaren bat ote duten jakiteko. Datuen minimizazioaren printzipioaren aurkakoa izango litzateke osasunari buruzko galdetegi luze eta xeheak egitea, edo gaixotasunarekin loturarik ez duten galderak izatea.

– Koronabirusarekin lotutako langileen osasun datuak tratatu daitezke?

Koronabirusaren pandemiari buruz agintari eskudunek, bereziki osasun alorrekoek, hartu dituzten erabakiak betetzeko, datuen babeserako araudia ez litzateke hartu behar aipatutako agintariek pandemiaren aurkako lanerako hartu dituzten neurrien eraginkortasuna oztopatzeko edo mugatzeko.

Datuen babeserako araudiak aukera ematen du behar diren neurriak hartzeko pertsona fisikoen nahitaezko interesak eta osasunaren alorreko oinarrizko interes publikoa zaintzeko, mediku diagnosiak egiteko, edo lan arloko lege-betebeharrak betetzeko, osasunari buruzko datuen tratamendua egiteko barne, eragindakoaren berariazko baimenik izan gabe ere.

Edonola ere, halako datuen tratamenduak DBEOn ezarritako printzipioen araberakoak izan beharko du, bereziki, minimizazioarena, helburua mugatzearena eta kontserbazioaren minimizazioarena.

– Berrogeialdi prebentiboan edo koronabirusaren eraginpean egonez gero, langileak egoera horren berri eman behar dio enplegatzaileari?

Koronabirus kasu batekin harremana izan ondoren gaixotasun horren eraginpean egon daitezkeen langileek, osasun agintari eskudunek ezarritako protokoloak aplikatzearen ondorioz, egoera horren ondoriozko kutsatze arriskuak saihesteko behar den prebentziozko isolamendua izan beharko dute, harik eta dagokion diagnostikoa egin arte, eta horren berri eman beharko diete enplegatzaileari eta prebentzio zerbitzuari edo, hala badagokio, prebentzioko ordezkariari (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea).

Gaixotasunagatik bajan dagoen langileak ez du zertan enpresari bajaren arrazoiaren berri eman. Hala ere, banakako eskubide hori utzi eta beste eskubide batzuen alde egin daiteke, hala nola, pandemia egoeretan, langileen osasuna babesteko eskubidea eta, oro har, herritar guztien osasuna babestekoa.

– Segurtasuneko langileek har diezaiekete tenperatura langileei koronabirus kasuak antzemateko?

Langileen osasun egoera eurentzat, gainerako langileentzat edo enpresarekin zerikusia duten beste pertsona batzuentzat arriskutsua izan daitekeen egiaztatzea langileen osasun zaintzarekin lotutako neurria da. Neurri hori, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen arabera, nahitaezkoa da enplegatzailearentzat, eta osasun langileek egin beharko lukete.

Nolanahi ere, tenperatura hartzeetatik lortutako datuen tratamenduak datuak babesteko araudia bete behar du, eta, horregatik, eta beste betebehar batzuen artean, koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburu zehatzari jarraitu behar dio, helburu horretara mugatu behar

da eta ez da beste batzuetara hedatu behar. Gainera, datu horiek biltzeko behar den denbora baino ez dute izan behar.

Osasun Arloa

MUTUALIAREN LAGUNTZA ZENTROAK

Gure asistentzia sarearen ordutegia zein den jakiteko segi ondorengo lotura.

Mutualiaren Laguntza zentroen ordutegia

Mutualia Araba
Zentroa Ordutegia Oharrak
Vitoria-Gasteiz 08:00-20:00 Ordutegitik kanpo: San José Ospitaleko larrialdietan
Laudio 08:00-15:00 Normaltasuna
Mutualia Bizkaia
Zentroa Ordutegia Oharrak
Bilbao 24 ordu Normaltasuna
Basauri 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Erandio 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Gernika 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Iurreta 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Santutzi 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Zamudio 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Mutualia Gipuzkoa
Zentroa Ordutegia Oharrak
Donostia-San Sebastián 24 ordu Normaltasuna
Azkoitia Ordutegia, ekainaren 2tik aurrera, astean bi egunetan (astearte eta ostegunetan) 9: 00etatik 15: 00etara. mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Beasain 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Bergara 08:00- 15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Eibar 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Irun 08:00-15:00 mediku bat, EUD bat eta administrari bat
Mutualia Madril
Zentroa Ordutegia Oharrak
MADRID SAN RAFAEL 08:00-15:00 Ordutegitik kanpo: San Rafael Ospitaleko larrialdietan

Gaixotasun ezezaguna al da?

Gaur egun ez, datu ugari baitaude 100.000 pazienteri baino gehiagori eragin dien kalteari buruz, eta hainbat argitalpen zientifiko agertzen hasi baitira prozesu horien bilakaeraren informazio zehatzarekin.

Nolakoak dira gaixotasun honek kutsatutako pazienteak?

DATUAK:

Prozesu honek ia bakarrik arnas sistemari eragiten dio. paziente gehienek sukarra eta eztula dituzte, eta heren batek disnea (arnasa hartzeko zailtasuna). oso gutxitan lotzen dira beste alterazio batzuekin, hala nola gernu- edo digestio-alterazioekin. paziente larrienek pneumonia garatzen dute ia denek, eta hori bilaterala izaten da.

Analisi klinikoekin eta berariazko probarik gabe detekta daiteke?

Ez, baina odol-analisian oso alterazio bereziak izaten dira, hala nola linfozito txikien kopurua (maila horiek prozesuak izan dezakeen bilakaera ere markatzen dute), koagulazio-alterazio txikiak, d dimeroa handitzea eta plaketak pixka bat gutxitzea. horrekin batera, pcr eta vsg gehitzen dira, baina beste erreakzionatzaile batzuk ez hainbeste, esaterako, prokalzitonina.

Nola garatzen da gaixotasuna?

Paziente gehienek 2 eta 7 egun bitarteko inkubazio-aldia izaten dute. hasieran, gaixoen erdiak baizik ez du sukarra, baina azkenean ia denek izaten dute. sukarra etengabe agertzen da prozesuan. bestalde, oso ohikoa da eztula –pazienteen %75ek ere izaten dute–, eta, neurri txikiagoan, hotzikarak eta eztarriko mina. ez da izaten larruazaleko bestelako alteraziorik, adenopatiarik edo digestio-aparatuko sintomarik.

Zein dira proba osagarri sentikorrenak diagnostikorako?

Toraxeko erradiologia sinplea oso sentikorra da gaixotasuna diagnostikatzeko eta kontrolatzeko, baina behin betikoena taca da; izan ere, alterazioak agertzen ditu paziente asintomatikoengan ere, eta, beraz, eboluzio-prozesua gidatuko du, beharrezkoa bada edo okertzen bada.

Nola egiten da eta zenbat denbora behar da prozesua diagnostikatzeko?

Behin betiko proba diagnostikoa pcr koronabirusa da; frotis nasofaringeo bat egiten da, isipu batekin. hori aztertzeko erreferentziazko laborategia ospitale nagusietan dago –donostia, basurtu, gurutzeta eta txagorritxu–, eta oso diagnostiko azkarra da. lau ordu inguru behar dira emaitzak lortzeko. sintomak hasi eta 48 ordura egiten da proba, eta gaur egun baimenduta dago kasu bat izateko susmoa dagoenean. kasu susmagarriek arnas infekzio akutuaren (disnea, eztula edo ondoez orokorra) eta epidemiologikoen irizpide klinikoak bete behar dituzte; arrisku-eremu batera bidaia egin duten pertsonak edo aurreko 14 egunetan berretsitako kasu batekin edo izan daitekeen kasu batekin harreman estua izan dutenak.

Nolakoa da gaixotasunaren bilakaera?

Oro har, oso ona da, eta koadroa arina da. prozesua larriagotzen da arnas distressa edo arnas gutxiegitasuna dakarren arnas larriagotzea gertatzen denean, ia bakarrik biriketan eragiten baitu.
txinako 1.099 kasuren azterketan, 50 baino gutxiago izan ziren ziu behar izan zuten pazienteak, normalean adineko pertsonak, gizonak, erretzaileak eta beste prozesu batzuek eragindako komorbilitatea zutenak.

Haurdunaldiko arriskuen berri ba al da?

Datu eta informazio gutxi dago, eta horrek esan nahi du arriskua oso txikia dela. beste azterketarik ezean, badirudi ez dagoela transmisio bertikalik eta ez duela eraginik amaren esnean.

Zein da gaixotasunaren tratamendua?

Gehienetan sintomatikoa, alterazio erradiologikorik gabeko eta arrisku-faktorerik gabeko infekzio arinak dituzten pazienteengan. antitermikoekin eta analgesikoekin, eta etxeko zainketekin.
Normalean, pazienteak ospitaleratzen dira, birusen aurkako tratamenduak behar dituzten prozesu larriak direnean.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK