Itzuli

Lan arriskuen prebentzioaren garrantzia islatzen duten argazkiak

Prebentziozko begiradak argazki-erakusketa ibiltaria da, Mutualiaren Argazki Lehiaketa lehen aldiz (2004) egin zenetik 2017. urtera arte aurkeztu diren lanen multzo batez osatutakoa. Erakusketak 31 argazki hartzen ditu barne, eta prebentzioak laneko arloan duen garrantzia islatzen dute. Gainera, azalpen-testu bat dago argazki bakoitzean, eta testu horren xedea gai horren inguruko gogoeta egitea da.

Prebentziozko begiradak EAEko hainbat tokitan erakutsi da 2016. urtetik. Urte horretan, lehenengo erakusketa egin zen, Bilboko metroan, baina inaugurazio ofiziala Bizkaiko Batzar Nagusietan egin zen, 2017ko apirilean.

Harrezkero, Prebentziozko begiradak hainbat tokitan erakutsi da:

– Bilboko metroa: 2016-04-21

– Somorrostroko prestakuntza-zentroa (Bilbo): 2017-03-31

– Tartanga LHII (Erandio): 2017-04-26

– Bizkaiko Batzar Nagusiak: 2017-04-28

– EASO LHII (Donostia): 2018-04-26

– Vital Fundazioa (Gasteiz): 2018-07-29

– Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko nazioarteko IV. biltzarra (Bilbo): 2018-11-14

– Eraiken LHII (Gasteiz): 2019-01-20

– Bilboko Mediku Zientzien Akademiak antolatutako humanitateen Bilboko XLVI. astea: 2019-02-11

– Leioako campuseko liburutegia (EHU-UPV): 2019-03-05

– Photomuseum Zarautz: 2019-03-20

– Barakaldoko Udala: 2019-04-29

– EASO LHII (Donostia): 2019-05-13

Nabarmendu behar da Prebentziozko begiradak urrian erakutsiko dela, Madrilen egingo den Prevencionar II. biltzarrean. Nabarmentzekoa da 2017. urtean eman zitzaiola hasiera biltzar horri, erakundeetan laneko arriskuak prebenitzeak daukan garrantziaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko xedez; argazki-erakusketak xede bera dauka.

Lotutako berriak