perspectiva genero mutualia
Itzuli

Lan-eremuan indarkeriari eta jazarpenari buruzko jardunaldia

Joan den urriaren 14an, lan-eremuan indarkeriari eta jazarpenari buruzko jardunaldi teknikoa egin zen, Mutualiako Prebentzio Aholkulrtizak antolatuta.

Jardunaldiaren helburua izan zen ezagutzak eta tresnak partekatzea, erakundeen barruko edozein jazarpen-egoera prebenitzeko eta desagerrarazteko, eta, hala, legezko betebeharrak betetzeko.

María Inés Álvarez Vázquez, Osalaneko zuzendariorde teknikoa; eta Manuel Velázquez, Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailea eta Jazarpenaren eta Diskriminazioaren Euskal Behatokiko kidea izan genituen solaskide. 
Ines Alvarezek enpresentzat ezinbestekoak eta desiragarriak ziren eskakizunak azaldu zituen, eta Manuel Velazquezek, laneko jazarpenaren eta indarkeriaren tratamenduaren aldegi legeak aurkeztu zituen.

Ondoren, hainbat enpresaren laneko indarkeria eta jazarpena prebenitzeko eta haien aurrean jarduteko esperientzia eta prozeduren ezarpena ezagutu ahal izan genuen: Fernando Jimeno Bagüés , Smurfit Westrock enpresako HR Manager; Mikel Escriche Iturrate, AZTI enpresako lan-harremanen arduraduna; eta Miren Fernández Mujika, Mutualiako Pertsonen Garapenerako zuzendaria.

Azkenik, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzak ”Lan-eremuan indarkeriaren eta jazarpenaren aurkako prebentzio eta jarduera integralerako prozedura” aurkeztu zuen. Prozedura enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, indarkeriarekin lotutako definizioak eta araudiak biltzen ditu, eta egungo legedia betetzen eta lan-eremuko edozein indarkeria-mota modu egokian kudeatzen lagunduko du.

Prozedura: https://www.mutualia.eus/eu/ongizate-emozionala/

Lotutako berriak