pictograma cancerigeno
Itzuli

Lan-inguruneko agente kantzerigenoen aurkako prebentzioa

Arazo horri aurre egiteko baliabideak  

Otsailaren 4a Minbiziaren Mundu Eguna dela eta, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzak bere enpresa elkartuei gogorarazten die ezen, enpresaren batean langileak agente kantzerigenoen eraginpean egon badaitezke, enpresa horiek nahitaezko jarraibide batzuk bete behar dituztela: 

– Enpresan agente kantzerigenoak identifikatzea. 

-Teknikoki posible den heinean, eragile kantzerigenoen ordez, arriskutsuak ez diren edo hain arriskutsuak ez diren beste batzuk erabiltzea. 

– Ordeztu ezin badira, nola erabiltzen diren aztertzea, haien eragina ahalik eta gehiena murrizteko. 

– Behar diren prebentzio- eta babes-neurri guztiak ezartzea.  

– Araudiak zehazten dituen higiene pertsonaleko eta norbera babesteko neurriak ez ahaztea (665/1997 Errege Dekretua).  

– Eraginpean eta eraginpetik kanpo dauden langileen zerrenda bat izatea, esposizio-mailak adieraziz.  

– Enpresan eraginpean egoteari utzi ondoren ere langilearen osasunaren jarraipena egitea. 

– Enpresarekin kontratu-harremanik ez dagoenean, langileari informazio esanguratsu guztia ematea agente kantzerigenoen laneko eraginaren inguruan. 

Aurreko guztia jasota eta garatuta dago “Agente kantzerigeno edo mutagenoen eraginpean lan egitearen arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida teknikoa”ren azken aldaketan. 

Bestalde, Mutualiak zenbait baliabide jartzen ditu enpresen eta langileen eskura, amiantoaren eta bestelako substantzia kantzerigenoen arriskuak prebenitzeko. Amiantoarekiko esposizioak eragindako minbizia izaten da minbizi profesionalen ondoriozko munduko heriotzen erdien eragilea, gutxienez. Esan bezala, prebentziorako lehen urratsa segurtasun- eta babes-neurriak identifikatzea eta ezartzea da. Horregatik, gure enpresa elkartuen esku jartzen dugu informazioa gure eskuliburuaren bidez edo campus birtualaren bidez: 

Era berean, jarduketak eta gomendioak daude eskura INSST (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala) erakundearen kanpaina honetan: “Laneko agente kantzerigenoak: ezagutu, prebenitzeko”. Langileentzako fitxak eta informazioa aurkitu daitezke bertan. 

Lotutako berriak