Equiparación del trabajo a tiempo parcial y a tiempo completo
Itzuli

Lanaldi partzialeko eta lanaldi osoko lana parekatzea kotizazio-aldiak zenbatzeko 

Urriaren 1ean sartu zen indarrean lanaldi partzialeko lana lanaldi osoko lanarekin parekatzeko aukera, prestazioak aitortzeko behar diren kotizazio-aldiak zenbatzeko xedeetarako. 

Kontuan izan beharreko aldaketak: 

 

  1. Lan egindako egun bakoitza, lanaldi-mota edo ordu-kopurua alde batera utzita, kotizatutako egun gisa zenbatuko da, prestazioak onartzeko behar diren kotizazio-aldiak zenbatzeko xedeetarako. 
     
  2. Lanaldi partzialeko langileek (eguneko zortzi ordu baino gutxiagoko kontratuekin) Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea sortu ahal izango dute, lanaldi osoko langile baten baldintza berberetan. 
  3. Parekatze hori lanaldi partzialeko langile guztiei aplikatuko zaie, lan egiten duten ordu-kopurua kontuan hartu gabe. 
  4. Bi lanaldi-mota horien arteko parekatzea aplika daiteke hainbat prestazio eskuratzeko: erretiro-pentsioak, ezintasun iraunkorra edo aldi baterakoa, heriotza eta biziraupena, eta jaiotzako eta adingabea zaintzeko prestazioak; eta, praktikan, neurriak alarguntasun- eta zurztasun-pentsioei, aldi baterako ezintasunari eta jaiotzako eta adingabea zaintzeko pentsioei ere eragiten die. 
  5. Neurri horrek ez du aldatzen prestazioen kalkulua. Oinarri arautzaileak kotizatutakoaren araberakoa izaten jarraituko du. Parekatzeak eragina du kasuan kasuko pentsiorako eskubidea sortzeko lan egin behar den denboran, baina ez pentsioaren zenbatekoan. 
  6. Aldaketa horrek atzeraeragina izango du 2023ko urriaren 1a baino lehen (eta ondoren) lanaldi partzialean lan egindako aldietarako, pentsio berriak eskuratzeko ondorioetarako. Hau da, 2023ko urriaren 1a baino lehen lanaldi partzialean lan egindako egunak kotizatutako eguntzat hartuko dira aipatutako prestazioetako bat eskatzeko orduan, baldin eta horretarako eskubidea urriaren 1aren ondoren sortzen bada. Aldaketa horrek ez du atzeraeraginezko izaerarik izango eskubidea (gertaera eragilea) data horren aurretik sortu den pentsioetarako. 

Lotutako berriak