ocupaciones vulnerables
Itzuli

Aire zabaleko lanbideak: klima-aldaketaren aurreko lan-erradiografia 

Espainian klima-aldaketarekiko kalteberatasun handiena duten aire zabaleko lanbideak identifikatzeko eta horien ezaugarriak zehazteko azterlan deskribatzaileak (Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionala, 2025eko urria) klima-aldaketak lanbide-arriskuak aldatzen dituen moduari heltzeko premiari erantzuten dio. Azterlana 2023–2027 aldirako Espainiako Laneko Segurtasun eta Osasuneko Estrategiaren 2. helburuari loturik dago. 

Hiru bide metodologiko uztartzen ditu: datu estatistikoen tratamendua, literatura zientifikoaren berrikuspena eta Espainiako lan-sektoreko eragile nagusiekin hitz egitea.  

Azterlanak badu alderdi berritzailerik, esaterako, hauek: 

  • Askotariko lanbideak aztertu dira, ez soilik estres termikoari lotu ohi zaizkionak, hala nola nekazaritza, baizik baita bestelako batzuk ere, adibidez, segurtasun-indarrak eta topografia. 
  • Datu errealen bidez kuantifikatu dira klima-arriskuak. 
  • Sektorean sektoreko solaskideen ekarpenak.  

Azterlan horretan oinarrituta, txosten tekniko bat egin da, aurkikuntza orokorrak azaltzeko. Txostenak barnean hartzen ditu klima-aldaketak aire zabaleko lanbideetan eragindako laneko arriskuen gaineko analisi egituratu bat, datu estatistikoak, kalteberatasun-faktoreak eta ondorio nagusiak dakartzana, eta 36 fitxa espezifiko, aire zabaleko lanbide bana aztertzen dituztenak.  

Askotariko lanbideak aztertu dira (dokumentuaren 1. ERANSKINEAN zerrendatzen dira). Esaterako, hauek: poliziak (CNO 595), topografiako eta arkitekturako teknikariak (CNO 248), kirolariak, begiraleak (CNO 372), basogintzako langileak (CNO 641) eta instalatzaile elektrikoak (CNO 752). 

Lanbideen 36 fitxa deskribatzaile espezifikoak honela egituratu dira: 

  1. Lanbidearen xedea eta eginkizun nagusiak. 
  1. Lanbide-ezaugarriak (lan-profila eta lan-baldintzak). 
  1. Klima-kalteberatasuneko baldintzak (beroarekiko edo erradiazioarekiko esposizioa, muturreko gertakariak, etab.). 
  1. Lanbide-egiturari buruzko datu estatistikoak (pertsona kopurua, generoa, adina, kontratu mota, etab.). 
  1. Klima-aldaketari loturiko arrisku-faktoreak (muturreko beroa, eguzki-erradiazioa, kutsadura, muturreko klima-gertakariak, etab.). 
  1. Solaskide nagusien testigantzak, arriskuak testuinguruan jartzeko. 

Horretatik guztitik ondorioztatzen da klima-aldaketaren aldagaia ere kontuan hartu behar dela laneko arriskuen ebaluazioak egiteko garaian; izan ere, langileei erasaten die, eta laneko arrisku berriak sortzen ditu, lehendik daudenak areagotuta eta maiztuta: 

Arrisku emergenteaKlima-jatorriaArrisku mota
Estres termikoa, bero-kolpea, deshidratazioa, akidura.Batez besteko tenperaturen gorakada, bero-boladak gero eta maizago eta gero eta luzeagoakArrisku fisikoa (tenperatura)
Neke termikoa eta errendimendu fisikoaren beherakadaMuturreko beroarekiko esposizio luzeaArrisku ergonomikoa/fisiologikoa
Eguzki-erradiazioarekiko / izpi ultramoreekiko esposizioa (erredurak, larruazaleko minbizia, begietako kalteak)
Irradiazio handiagoa; egun eguzkitsuak maizago; izpi ultramoreen intentsitatea handitzea
Arrisku fisikoa (erradiazio ez-ionizatzailea)
Arnas gaixotasunak eta alergiak (asma, giro-alergiak)
Klimari loturiko partikulak, polena, alergenoak eta kutsadura ugaritzeaArrisku biologikoa + arrisku kimikoa (partikulak/ozonoa)
Larruazaleko gaixotasunak, esposizio luzeen ondorioz
Izpi ultramoreen erradiazioa, beroa, inguruneko idortasunaArrisku fisikoa
Bektoreak ugaritzea (eltxoak, akainak, intsektuak → dengea, Lyme-ren gaixotasuna, birus emergenteak)Ekosistema-aldaketak, tenperatura-gorakadak, hezetasuna.Arrisku biologikoa
Muturreko fenomeno meteorologikoek (ekaitzek, uholdeek, luiziek) eragindako istripuak.Uholde-euriak, ekaitzak, prezipitazio-ereduen aldaketak
Segurtasuneko arriskua
Erorikoak, harrapatzeak eta kolpeak obretan, lurzoru ezegonkorragatikEkaitzak, uholdeak, luiziak
Segurtasuneko arriskua
Baso-suteak eta erredurak, ke toxikoak arnastea
Lehorteak, muturreko beroa, landaredia idorraSegurtasuneko arriskua + arrisku kimikoa (kea)
Kutsadura atmosferikoarekiko esposizioa (ozonoa, partikulak, gandua)Tenperatura-igoerak, alderantzikatze termikoko gertakariak, lehorteak
Arrisku kimikoa
Deshidratazio kronikoa, beroari loturiko giltzurruneko nahasmenduakMuturreko beroarekiko esposizio luzea, hidratazio egokirik gabe
Arrisku fisikoa/fisiologikoa
Muturreko giroko baldintzei loturiko laneko estresa handitzea
Kontrako klima, lanegun berrantolatuak, produktibitatearen presioaArrisku psikosoziala
Lehendik dauden arriskuak (nekea, giza akatsak, arriskugarritasunaren gutxiespena) larriagotzeaBero, erradiazio eta ahalegin fisikoaren nahasketa, aire zabalean
Arrisku psikosozialak + ergonomikoa

Lan honen bidez ikusgarritasuna ematen zaie klima-ikuspegitik apenas aztertu diren lanbideei. Hala, tresna oso baliotsua da laneko osasunaren arloko prebentzio- eta egokitze-politikak bideratzeko, eta klima-aldaketaren ondorioak pairatzeko arrisku handiena duten lanbideen diagnostiko zorrotz eta zehatza eskaintzen du, lagungarria dena erakunde, enpresa eta sindikatuek egokitze-estrategiak eratzeko.

Lotutako berriak