Itzuli

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiako 13. argazki-lehiaketa

Mutualiak animatu egiten zaitu begiak irekitzera eta zure inguruko arriskuez eta prebentzio-neurriez ohartzera. Prebentzioa fokuratzeak saria dauka.

Apirilaren 28an, laneko segurtasun eta osasunaren egunean, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiako 13. argazki-lehiaketa abiaraziko da.  Ekimen horren bitartez, Mutualiak jarrera seguru eta osasuntsuez kontzientziatzeko eta horiek sustatzeko asmoa du, bai lanean eta bai gure eguneroko jardueretan.

Lehiaketak hiru sari izango ditu:

  • Lehen saria: 1.200 €
  • Bigarren saria: 900 €
  • Hirugarren saria: 600 €

Doan parte hartu ahal izango da, eta 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, argazkigintzako afizionatuek nahiz profesionalek.

Lehiaketarako argazkiek jatorrizkoak izan behar dute eta prevencion@mutualia.es helbidera bidali behar dira, irudiaren “azalpen-orri” batekin batera.

Argazkiak aurkezteko epea 2016eko maiatzaren 31n amaituko da.

Argazki lehiaketarako Triptikoa

Lotutako berriak