Gaur hasiko da Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualiaren XVIII. Argazki Lehiaketaren epea, eta martxoaren 31n amaituko da.
Sariak 2021eko apirilaren 28an emango dira, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, eta 2.700 eurokoak izango dira, guztira.
Oso urte zaila izan da, eta askotariko terminoak ikasi ditugu: esposizio-arriskua, FFP2 maskara, aerosolak, etab. Horregatik, oraingoan inoiz baino gehiago, lan-eremuko prebentzio-jardunbide egokiak islatzen dituzten argazkiak saritu nahi ditu Mutualiak, hala betiko arriskuei dagokienez nola sortu berri diren arriskuei eta SARS-CovV-2 birusaren ondoriozko pandemiarekin lotutakoei dagokienez.
Lehiaketaren helburua da gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatu eta sentikortzea. Sariek ekarpen ekonomiko hauek egingo dituzte.
- Lehen saria: 1.200 €
- Bigarren saria: 900 €
- Hirugarren saria: 600 €
Lehiaketan, 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, amateurrak nahiz profesionalak izan, baina ezingo dute parte hartu epaimahaiko kideek, haien hurbileko senideek eta MUTUALIAko langileek. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. Argazkiek originalak eta parte-hartzaileak eginak izan behar dute, eta ezingo dira aurkeztu lehenago argitaratu edo beste lehiaketaren batean saritu diren lanak. Argazkiek ezingo dute hirugarrenen eskubiderik izan.
- Formatu digitalean bidaliko dira, JPEG formatuan, prevencion@mutualia.eus helbidera.
- Gutxienez 20 x 30 cm-koak izango dira, eta 300 ppp-ko bereizmena eduki beharko dute.
- Fitxategiaren tamainak ezingo du 25 Mb baino handiagoa izan.
- Argazki bakoitzarekin batera, deskribapen-orri bat igorri beharko da, behar bezala beteta.
Prebentzioaren garrantzia islatzera animatzen zaituztegu. Gaur, inoiz baino gehiago, zure ikuspegiak axola du!
