Gaur, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna da, eta prebentzioaren ikuspegia saritu nahi izan du Mutualiak, Lanaren Nazioarteko Erakundeak aurtengorako aukeratutako kanpaina babestuz.
“Elkarrekin, segurtasun eta osasun kultura positibo bat eraikitzeko”.
Sariak bihar, apirilaren 29an, banatuko dira, Mutualiak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Segurtasunaren, osasunaren eta aniztasunaren topaketan.
Besterik gabe, hemen dituzue irabazle izan diren argazkiak:
1. saria. 1.200 euro: Igor Otaegi Gurrutxaga jn. / Argazkiaren izenburua: «Garaiak aldatu dira, zuretzat»
2. saria. 900 euro: Manuel Ortiga Castillo jn. / Argazkiaren izenburua: «Motokultorea»
3. saria. 600 euro: Jaime Charles Bernis jn. / Argazkiaren izenburua: «Hondakinei eraginez»
Epaimahaia joan den apirilaren 8an bildu zen, zeregin zail batekin: aurkeztutako argazki ugarietatik (150etik gora) aukeraketa egitea; hauek osatu zuten epaimahaia:
- Iñaki Olaizola Nogales jn. / Osalaneko Plangintzako zuzendariordea
- José Antonio Carnero Fernández jn. / Bizkaiko Lan Ikuskaritzako arduraduna
- Jorge Arbaiza Zabalo jn. /Idazkari orokorra – Gerentzia Zuzendaritzaren ondokoa
- Mª Del Mar Crespo Millán and. / Mutualiako Prebentzio Aholkularitzako arduraduna
Bihar izango da sari-banaketa, eta ekitaldi horretan izango dira, halaber, Mutualia sarien banaketa, 0Bidean aintzatespenen banaketa, eta Laneko Arriskuen Prebentzioko berrikuntza-joerei buruzko hitzaldia, Silvia Leal dibulgatzaile zientifikoaren eta etorkizuneko joeretako adituaren eskutik. Guztia, Mutualiak Euskalduna jauregian egingo duen jardunaldian.
Segurtasunaren, osasunaren eta aniztasunaren topaketa
Jardunaldian, Mutualiak bere babesa eman nahi dio Lanaren Nazioarteko Erakundearen urteko kanpainari; aurten, honako gai hauxe du ardatz:
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna, 2022.
“Elkarrekin, segurtasun eta osasun kultura positibo bat eraikitzeko”
Gaur, inoiz baino gehiago, oso aintzat hartzen dugu zure ikuspegia.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, eta zorionak irabazleei.



