Kontzeptu honen esanahia eta oihartzun soziala hobeto ulertzeko, datu objektiboekin hastea da egokiena, eta, zalantzarik gabe, harritu egingo gaituzte.
Lanbide-jardueran aritzearekin lotutako bide-ezbeharrak % 18 handitu ziren 2021ean, eta Espainiako Estatuko laneko istripu guztien % 13 izan ziren. Baja eragin duten 10.000 ezbehar inguru dira guztira, lan-arloan erregistratutako ia 70.000 ezbeharretatik; hau da, 1,6 milioi euro termino ekonomikoetan adierazita. Alabaina, daturik kezkagarriena hilkortasunarekin lotuta dago, % 38 hazi baitzen aurreko urtearekin alderatuta, eta baja izateko bigarren arrazoia heriotzagatikoa izan zen.
Espainiako Laneko Bide Istripuen Behatokiak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, datu horiek biltzen eta aztertzen ditu urtero, eta aditzera ematen dute funtsezko beste aldagai bat handitu dela: errepideko ezbeharren ondoriozko bajak batez beste sei egun luzeagoak izan ziren gainerako laneko istripuetakoak baino, hala lanera joateko edo itzultzeko bidean (in itinere), nola lanaldian jardun bitartean izandakoak (misioan).
- GAKOA, PRESTAKUNTZA. Azterketa estatistiko hutsak ez digu ezkutarazi behar benetan sakoneko gaia zein den: lanbide-jardunarekin lotutako bideko ezbeharrek eragin kezkagarria dute. Laneko bide-ezbeharren kontrako gauzarik eraginkorrena arrisku-taldeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak dira, horrela % 15etik % 20ra bitartean murriztu baitaiteke haien eragina, ildo horretan ekintzak egin dituzten enpresetan ikusten den bezala.
- ENPRESARENTZAKO LAGUNTZA. Arazo nagusia da enpresak eskura dituen tresnen ezagutza, haren tamaina edozein dela ere. Tresnak egon badaude, baina enpresek ba al dute horiek erabiltzeko behar besteko prestasunik? Laneko Bide Istripuen Behatokiaren arabera, bai. Gehienen ustez (% 87), trafikoa arrisku bat da langilearen osasunerako, eta % 60k baino gehiagok ekintzaren bat egin du laneko joan-etorriak hobetzeko.
- Ezbehar mota horiek kontuan ez hartzeak enpresari eragiten dion KOSTUA ZEIN DEN BENETAN EZ JAKITEA. Laneko bide-istripu baten batez besteko kostua 1.600 euro ingurukoa da, eta laneko batena, berriz, 1.200 euro ingurukoa. Beraz, garesti ateratzen da prebentzioko politikak ez egitea.
- ENPRESAK KONTZIENTZIATU BEHAR DIRA benetako onuraz, ez bakarrik hobekuntza sozialaz, baita errentagarritasunaz ere. Oso faktore garrantzitsua eta bultzada handikoa izango litzateke instituzioek pizgarriak eta laguntzak ezartzea.
Duela gutxi eguneratu da Enpresako Bide Segurtasuneko Plan Tipoa, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalarekin batera egindakoa. Laneko arriskuen prebentzioko arduradunei zuzendutako gida metodologiko bat da, eta bere helburua da lehentasunez iristea enpresa txiki eta ertainetara, horietan neurri txikiagoan barneratzen baitira proposamenak.
Beraz, funtsezkoa da bi aldeak (langilea eta enpresa) kontzientziatzea eta lan-ingurunean bide-segurtasunaren kultura sortzea, haietako bakoitzaren beharretara egokitutako neurriak betez.
Hazkundea motela da, baina eskaria egon badago eta gorantz doa urtetik urtera; beraz, bada arrazoirik “errepide-arloan optimista” izateko. SEGURTASUNA BETI DA LEHENTASUNA.
