Europako Batzordearen esparru estrategiko berri honen xedea langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea da, ekonomiaren, demografiaren eta laneko patroien aldaketa azkarrei ekinda, eta EBko eta kide diren estatuetako erakundeen, mintzakide sozialen eta beste intereseko alderdi batzuen lankidetzarekin. Hiru lehentasun nagusi hauek daude langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko esparru honetan:
- Trantsizio ekologiko, digital eta demografikoaren testuinguruko aldaketari aurre hartu eta kudeatzea, azterlan prospektiboen eta EU-OSHAren proiektu globalen bitartez;
- Lanarekin zerikusia duten istripu eta gaixotasunen prebentzioa hobetzea, “zero ikuspegia”rekin bat; horretarako, prebentzioa praktikan jartzen laguntzeko baliabide erabilerrazak emango dira; eta
- Egungo eta etorkizuneko osasun-krisiei erantzuteko prestakuntza areagotzea gidalerro-kopuru handi bat eginez, langileen segurtasuna eta osasuna zaintzen laguntzeko.
Batzordeak estatu kideei eskatu die maila nazionalean egokitu eta osatu ditzatela beren estrategiak, esparru estrategiko honekin bat etorrita, eta mintzakide sozialekin lankidetzan; hartara, bermatuko dute neurri berriak aplikatzen direla lekuan leku. LSOri buruzko 2023ko gailurrak aukera emango du asmo handiko esparru horren aurrerabidea neurtzeko, bai eta azkar aldatzen den testuingurura egokitzearen ebaluazioa egiteko ere.
PREBENTZIO AHOLKULARITZA

