Trabajos seguros y saludables en la era digital
Itzuli

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astea. «Lan seguru eta osasungarriak aro digitalean» 2023-2025eko kanpaina 

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionala Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren zentro nazionala eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Espainiako Sarearen administratzailea da, eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Europako Astea koordinatzen du Espainian.  

Urtero egiten da, urrian, 43. astean. Ekimenak sentsibilizazioa sustatzen du, bai eta laneko segurtasuna hobetzeko jardunbide egokiak ezartzea ere. 2025ean, 2023-2025eko kanpainak jarraitzen du. Digitalizazioa, osasun mentala, arrisku klimatikoak eta beste erronka batzuk jorratuko ditu, prebentzio aktiboari eta langileak inplikatzeari lehentasuna emanda, eta helburua da emaitzak iraunkorrak izatea. 

Zertan datza? 

Teknologia digitalak azkar ari dira aurrera egiten, eta gizartea eta eguneroko lana eraldatzen ari dira. Aukerak eskaintzen dituzte, baina arriskuak ere sortzen dituzte laneko segurtasun eta osasunean. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren 2019ko ESENER inkestaren arabera, Europako enpresa gehienek teknologia digitalak erabiltzen dituzte, baina % 24k bakarrik eztabaidatzen dituzte horiek langileen segurtasun eta osasunean dituzten inpaktuak. 

Aukerak eta arriskuak 

Digitalizazioak laneko segurtasuna eta osasuna hobetzen ditu, zeregin arriskutsuak automatizatzen direlako, laneratzea errazten du eta arriskuak hobeto monitorizatzeko aukera ematen du. Telelanak indarkeriaren eta abusuen eraginpean egoteko aukera murrizten du eta malgutasun eta autonomia handiagoak eskaintzen ditu. 

2022ko OSH Pulse inkestaren arabera, Europako langileen % 19,2k lan-giroa kontrolatzeko erabiltzen dute teknologia, eta % 7,4k bizi-konstanteak monitorizatzeko. 

Bada erronkarik, nolanahi ere: jarraipen digitala, autonomia galtzea, lan-karga areagotzea, erabaki automatizatu bidegabeak, bakartze soziala, eta lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko mugarik eza. 

Ezinbestekoa da pertsonak ingurune digitalaren ardatz nagusitzat hartzea eta, arriskuak prebenitzeko, enpresen eta langileen arteko elkarlana sustatzea. Erakundeek arrisku horiek ebaluatu eta kudeatzeko legezko erantzukizuna dute. Gainera, eguneratuta egon behar dira eta prestakuntza egokia eskaini behar diete langileei. 

Enpresen eta langileen arteko lankidetza efikazaren bidez heldu behar zaio arriskuen kudeaketaren gaiari; izan ere, horrela, digitalizazioak laneko segurtasun eta osasunaren gainean izan ditzakeen eragin kaltegarri posibleak identifikatu, analizatu eta arindu ahalko dira. 

  • Gizakia ardatz duen ikuspegia hartzea. 
  • Informazioa berdintasunez eskuratzea bermatzea. 
  • Langileei teknologiaren arloko erabakietan kontsulta egitea eta langileak erabaki horietan inplikatzea. 
  • Gardentasuna mantentzea tresna digitaletan. 
  • Alfabetatze digitala eta prestakuntza sustatzea. 

Digitalizazio arduratsurako ezinbestekoa da giza kontroleko ikuspegi inklusiboa. Gizakiek laguntza gisa hartu behar dituzte AA eta teknologiak erabakiak hartzeko; AAk eta teknologiek ez dute lan hori ordeztu behar. Segurtasuna eta osasuna diseinutik hartu behar dira aintzat, eta programatzaileak eta erabiltzaileak inplikatu behar dira. 

Kanpainaren lehentasunezko eremuek gai hauek jorratzen dituzte: sistema digital adimendunak, pertsonak AA bidez kudeatzea, plataformetan lan egitea, zereginak automatizatzea eta urruneko laneko edo lan hibridoko ereduak. 

Hona hemen eremuak: 

Sistema digital adimendunak 

Langileak AA bidez kudeatzea 

Plataforma digitaletan lan egitea  

Zereginak automatizatzea 

Urruneko lana edo lan hibridoa 

Prebentzio Aholkularitzan, gure enpresa elkartuen esku jartzen dugu hainbat gairi buruzko dokumentazio garrantzitsua; besteak beste, hauek: merkataritza digitaleko plataformetako arriskuen eskuliburua gure webgunean edo jarduerak Mutualiaren campus birtualean. Interesgarriak izan daitezke aro digitaleko laneko arriskuak murrizten laguntzeko

Lotutako berriak