Oharra: Prozedura eguneratua 2021 urtean.
2019ko urtarrilaren 1az geroztik, langile autonomoak Kontingentzia Profesionalak nahitaez kotizatzen hasi dira. Horren arabera, erabateko babesa ematen die mutuak, bai gaixotasun arruntaren kasuan, eta bai laneko istripu edo gaixotasun profesional egoeretako kasuetan.

Langile autonomoek istripuen jakinarazpenak Delta sistemaren bidez ezagutarazi beharra
Horrenbestez, hemendik aurrera, langile autonomo batek lan-istripuren bat izaten baldin badu, nola bajarekin hala bajarik gabe, nahitaez Istripu Jakinarazpena egin beharko du, eta Delta sistemaren bidez ezagutarazi.
https://delta.empleo.gob.es/Delta2Web/info/faq/faq.pdf
Nola bete behar dira langile autonomoen Laneko Istripu Jakinarazpenak?
· Soldatapeko langiledun autonomoak : baldin eta ezbeharra izan duen langilea autonomoa bada, soldatapeko langilerik gabeko autonomoa balitz bezala egin beharko du jakinarazpena. Haren soldatapekoei istripua gertatu baldin bazaie, Araubide Orokorreko edozein langilek bezala jakinarazi behar du.
· Soldatapeko langilerik gabeko autonomoak: soldatapeko langilerik gabeko autonomoen jakinarazpenetan ez da bete behar Kotizazio Kontu Kodea (KKK) eta Laneko Istripu Jakinarazpenaren barruan Soldatapeko langilerik gabeko autonomoak aukera aktibatu behar da.
Istripu Jakinarazpenak aurkezten ez baldin baditut, zigorra jaso dezaket?
Bai, Lan Ikuskaritzak zigor dezakeen arau-haustea delako (5/2000 Errege Dekretu Legegilearen 11. eta 12. art.)
