Estatu mailako eta izaera intersektorialeko langile autonomoen profesionalen elkarteek, kooperatiben erakunde asoziatiboek, sozietate laboralek eta gizarteratze-enpresek izango dute, besteen artean, diru-laguntza hauek jasotzeko aukera.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Lan Autonomoaren, Ekonomia Sozialaren eta Enpresen Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko irailaren 28ko Ebazpenaren zati bat. Ebazpen horren bitartez, lan autonomoa, ekonomia soziala eta enpresen erantzukizun soziala sustatzeko zein 2018an horien funtzionamendurako behar diren gastuak estaltzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzen da.
Hauek dute diru-laguntza hauek jasotzeko aukera: Estatu mailako eta izaera intersektorialeko langile autonomoen profesionalen elkarteak; kooperatiben erakunde asoziatiboak, sozietate laboralak eta gizarteratze-enpresak; ekonomia sozialeko beste erakunde errepresentatibo batzuk, Estatuko kooperatiben eta sozietate laboralen elkarteak har ditzaketenak, eta beste elkarte, fundazio eta unibertsitate batzuk.
Diru-laguntzek lan autonomoa, ekonomia soziala eta enpresen erantzukizun soziala sustatzerakoan sortutako gastuak estaliko dituzte, bai eta aipatutako elkarte eta erakundeen funtzionamendu-gastuen finantziazio zati bat ere.
https://www.boe.es/boe/dias/2018/10/05/pdfs/BOE-B-2018-47290.pdf
http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/417453
