
Gure langileen APP-aren bertsio berri bat garatu dugu; horri esker, modu erraz eta intuitiboan, eta segurtasun- eta konfidentzialtasun-berme guztiekin, eskura izango duzu behar duzun informazioa.
Bertsio berri horrek honetarako aukera emango dizu:
- Aztarna biometrikoarekin sartzea, aztarnaren edo aurpegiaren bidez.
- Azken 3 urteetan egin dituzun proba erradiologikoak, erradiografiak eta ekografiak ikusi eta partekatzea.
- Zure kobrantzak kontsultatzea. Autonomoa izan zein besteren konturako langilea izan, azken 3 urteetan jasotako prestazioak bistaratu ahal izango dituzu.

Hasierako pantailan informazio hau daukazu: gure kontaktua, larrialdietakoa, istripurik izanez gero zer egin behar den azaltzen duen informazioa, eta gure kliniken, laguntza-zentroen eta administrazio-zentroen bilatzaile bat.
Zure eremu pertsonaletik hurrengo hauek kontsulta ditzakezu:
- Azken 3 urteetako zure historial medikoa online eskuratu ahal izango duzu, honako aukera hauekin:
- Hurrengo laguntza medikoak kontsultatzea, hitzordua zure egutegian gordetzea, alarmak jartzea, eta kontsultaren datari, orduari eta zentroari buruzko informazioa izatea.
- Azken 3 urteetan egindako laguntza medikoak kontsultatzea.
- Mutualiako medikuek emandako sendagaiak kontsultatzea.
- Egindako irudi erradiologikoak bistaratzea.
- Zure fisioterapeutak gomendatutako errehabilitazio-ariketak zure etxetik egitea, APP-an jarritako bideoei esker.
- Mutualiak azken 3 urteetan egindako kobrantzak online kontsultatzea, ordainketa-aldiaren berri izanda, bai eta horien zenbatekoak eta ondorio data ere.
- Mutualiaren inprimakietara sarbidea izatea.
- Jakinarazpenak ikustea.
Informazio guztia klik bakar batean, zure eskura eta segurtasun-neurri guztiak bermatuta. Deskargatu!