Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrek autonomoen kuotaren igoera jasotzen dute, eta horrek Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) izena eman duten 3.200.000 autonomoetako askori eragingo die.
Urtean 50 euroko igoera, gutxieneko oinarrietarako.
Oraingo egoeran, Senatuak Estatuko Aurrekontuen testua baieztatzen duenetik eta horiek Estatuaren Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzen dituenetik, gutxieneko oinarriarekin kotizatzen duten norberaren konturako langileek, eta soilik kontingentzia arruntengatik, hilean 278,87€ euro garbi ordaintzera pasatuko lirateke. Gutxi gorabehera lau euro gehiago kotizazio-aldi bakoitzean, zehazki, 3,87€.
Izan ere, gutxieneko kotizazio-oinarriak (orain 919,80€/hilean) % 1,4 egingo du gora: 932,70 €-koa izango da kuota.
Era berean, kuotaren igoerak gehienezko oinarrian kotizatzen dutenei ere eragingo die: oinarri hori ere 3.803,70 eurora igoko da (orain 3.751,26 eurokoa da), eta, beraz, kuota (soilik kontingentzia arruntak barne hartuta) 1.137€/hilean izango da.
Hala ere, igoera 2017koa baino apalagoa izan da, urte horretan zifra horiek % 3ko igoera izan zuten-eta.
Estatuko Aurrekontu hauek, aldiz, joan den urrian onartutako Autonomoen Lege Berriak aplikatutako hobarietara 520 milioi euro bideratuko dituzte.
Hau da, Tarifa Lauaren igoera, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko hobariak, seme-alabak eta inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzea, kenkari fiskalak mantenu-gastuengatik, etab.
Sozietarioen kuota ez da handituko.
Autonomo sozietarioaren oinarriak egonkor mantenduko dira, joan den urteko igoeraren ostean; gutxieneko kotizazioak 357 euro hileko kuota utzi zuen.
Pentsioek, ordea, gora egingo dute, % 3 (baxuenak) eta % 1 (700€ eta 860€ artekoak). Igoera hori handituz joango da, bi urteren buruan, gutxienez, % 1,6koa izan arte.
Gogotsu dago jendea zain, neurri orokorra noiz ezarriko, eta norberaren kontura nahiz beste inorentzat lan egiten dutenei eragingo die; izan ere, aurrekontu hauekin 1.200.000 autonomoren pentsioa handituko da.

