Datorren urtarrilaren 18an, Euskalduna Jauregian, eta 19an, Guggenheim Museoan, “Languages Lanean” Kongresuaren lehenengo edizioa egingo da, eta bertan Mutualiak parte hartuko du.
Lehen edizio honetan, erakunde publiko-pribatuetako arduradunak izango dira protagonista. Tokiko zein nazioarteko entitateetako ordezkariak elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan, baita kulturaren alorreko adituak ere. Eremu publikoari eta pribatuari eragiten dieten aztergaiak eta sektoreen araberako mahai-inguruak ere programatuko dira bi egun horietan.
Kongresuaren helburua da jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzea. Kongresuan pertsona orok hainbat ezagutza interesgarria topatuko ditu, besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari, nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzan duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak.
Lehen eguneko egitaraua bi zatitan banatuko da: goizean, Eusko Jaurlaritzako eta Europar Batasuneko ordezkariak egongo dira, baita bertako zein nazioarteko enpresetako arduradunak ere. Federal Union of Nationalities-eko Johann Hägmannen eskutik, bertaratutakoek aukera izango dute Hizkuntzen kudeaketa Europar Batasuneko testuinguruan ezagutzeko. Halaber, Islandiako esperientzia jasoko dute Jóhanna Vigdís-en eskutik (Icelandik Centre for Language Technology-ko CEO ohia). Ondoren, Guro Refsumek hizkuntza kudeaketa korporatiboari buruz hitz egingo du, Eskandinaviako negozioetatik sortutako ikuspuntutik. Horrez gain, Google, GKN, KONE eta Mondragon Korporazioa erakundeetako ordezkariek euren esperientziak kontatuko dituzte. Arratsaldean, sektore ezberdinetako ordezkariak eta orotariko mintzagaiak egongo dira: hizkuntza kudeaketak zerbitzuen kalitatean duen garrantzia, enpresa publikoak traktore gisa egiten duten lana, hizkuntza teknologiak, enpresen nazioartekotzeak dakartzan aukerak eta erronkak, aurrera egiteko baliabide eta tresnak…
Mahai inguru horietako batean, “Pertsonak. Lidergoa. Talentua. Migrazioa. Hizkuntza gaitasuna” landuko duenean hain zuzen, Mutualiako Zuzendari Kudeatzaileak, Natxo Lekunberrik, parte hartuko du hizlari gisa. Hurrengo egunean, urtarrilaren 19an, kultura arloko eragileen txanda izango da
Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez:

